« J.L. Davant: poeta integral bat | Alizia eta biok »
Alizia eta biok / Jon Iñaki Lasa / Ustela, 1982
Iñaki Lasa eta Alizia, ilargiaren erditzaletan Jexux Ijurko / Egin, 1982-12-02
Ohituraren poderioz normala bilakatu den bezala, “Ustela Saila”k, kaleratutako azken liburua, poeta gazte baten lehenengo liburua dugu. Poetaren izena, J.Iñaki Lasa eta liburuarena, “Alizia eta biok“.
Horrelako izenburu sujerente batek lehenbiziko mementutik lotu gaitu liburuko poemekin, eta hasi eta bukatu arte ezin izan dugu liburua alde batetara utzi. Bestalde, izenburuak itxura eman zigun liburuak halako batasun bat izan zezakeela, nolabaiteko osotasun bat. Halere, eta honelako liburuetan behar duen legez, era desberdinetako poemak aurki daitezke, beren artean aski diferentziatuz, eta argi eta garbi antzeman daiteke liburuko poemak ez direla aldi berean idatziak izan.
Ez dakit liburuak bi zati dituen, beharbada gehiago, baina garbi dago haseran dagoen poema luzea gainerako guztiekin alderatuz gero, bata eta besteak arras desberdinak direla beren artean, zeharo berezita agertzen zaizkigula. Eta bata nahi bestea batera aipatzerik ez dagoenez, goazen lehenik haserako poemari buruz mintzatzera.
Poema luzea da “Iganaldia” izeneko hori, oso luzea.
13 orrialde ditu, eta bertsoak larehundik gora. Bertsoak oso laburrak dira, askotan, eta askotan hitz bakarrekoak, eta horren bidezko hitzezko bonbardeo baten bidez oso deskripzio berezia lortzen du Iñaki Lasak. Hondartza eta ilunabarra bezalako elemenduetatik abiatzen da gerora maitalearen pertsona sartuz.
Han-hemenka errepikatutako bertsoak aurrera eta atzera garraiatzen dute irakurlearen atentzioa, eta oso efektu ona lortzen du hain poema luzean zehar irakurlea erne mantentzearren. Azkenaldera atentzio hori apur bat behera doa, eta ez hainbeste poemaren luzetasunagatik, gertatzen den tonu-aldaketagatik baizik.
Hau da, galdera eta burutazio sasifilosofikoetan iharduteari ekiten dio azkenerako, eta horrek bajatu egiten du horrelako poema baten interesa gure ustez. Horrek ez du ezer esan nahi, noski, bere kalitateaz. Arreta handiz irakurri dugu lehen zati hau, benetako arretaz, eta edonorentzat gomendagarri deritzogu, sasipublizitaterik gabe, egiatan.
Gainerako poemak, oso bestelakoak dira, poema laburrak, poema bakoitzak bere unibertso berezia sortuz, imajina aldetik aberatsagoak eta barietate handiagokoak… lehen aipatu dugun aurreneko zati hartako Inaki Lasa eta beste poema txiki hauena poeta bera direla sinesteak makina bat problema sortzen ditu, alajaina!
Sinbologia aldetik askoz aberatsagoak dira poema hauek baina —egia esan— experientzia bezala askoz interesanteagoa iruditu zaigu geuri “Iraganaldia” poema.
Tonu aldetik, ezer berri eskaintzen dute ondorengo poemek: ilunabarreko eta erditzalezko tonu hori liburu osoan zehar mantentzen da.
Ezin esan Lasa argiaren poeta denik, ilunpekoa baizik. Hori konstante da orrialde guztietan barruan, eta horren bidez nolabaiteko tankera pertsonalik ere burutzera iristen da.
35. orrialdetik aurrera agertzen diren poemak, ia ia banaka eta poliki irakurtzeko modukoak dira, egunean bat gehienez. Bestela, bi arrisku daude: eztarrian trabeska gelditzea edota poemok mamitu gabe pasatzen uztea. Eta ez bata ez bestea es ditu merezi Iñakiren poesiak.
Bukatzeko, aipatu besterik ez dugu egingo euskara askotan gordinegia iruditu zaigula —edo traketsa behintzat—: Hiztegiaren aldetik batzutan nabarmenegia gertatzen da Kintanaren hiztegiaren itzala, eta sintaxiaren aldetik ulermena ikaragarri zailtzera iristen da batzutan. Hizkuntzak behar duen leuntasun hori urruti ikusten da batzutan —aitzitik izugarri ondo mamitua besteetan—, baina bilaketa formal horretan ekitera animatuko genuke Iñaki Lasa. Errazena kritikatzea bait da, eta zailena egin egitea. Animo, animo, eta hamaika bider animo.
Silueta
Harkaitz Cano
Aiora Sampedro
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Felipe Juaristi
Denbora bizigarri baterako
Marina Garces
Irati Majuelo
Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta
Amaia Alvarez Uria
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Ibon Egaña
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Asier Urkiza
Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx
Aritz Galarraga
Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu
Mikel Asurmendi
Denboraren zubia
Iñaki Iturain
Aritz Pardina Herrero
Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui