kritiken hemeroteka

8.767 kritika

« | »

Ene sinestea / Etienne Salaberri / Itxaropena, 1978

Garrako Etienen sinestea Jokin Apalategi / Egin, 1978

Autoreak Ene Sinestea izenez argitaratu berri duen liburuaren aurkeztaile izan nahi nuke, hain zuzen, Etien Josepe Salaberri kalonjearen obraren adierazle. Hemen, Ipar Euskal Herri honetan bizi garen euskal zaleontzat arras ezaguna den idazle dugu Etien Salaberri. Ez saitan, astero, Herria aldizkarian, bere lan mardulak argitaratzen dira, hots, So Egile izan ordez euskaran landutako berri sail bat eta beste bat prantsesez “Tribune Libre” idazpurupean. Gainera, aski-guti, Hego Euskal Herriko euskal publiko jakitunarentzat ere ezaguna da. Zerbaitetarako, Euzkogogoan, Eganen eta abarretan aritua zaigu.

Baina, gaurregun, bere idazle imajna, benetan balorezko zena, osatzeko bidea ematen digu: Lehen, kazetari edo berri-emaile bezala genuen ezagunen nahiz eta beste alor batzuetan ere trebe agertua izan. S. Onaindiaren hitzez honela aurkeztuko dugu: “Gisa honetan, (Kazetari bezala) bizkor eta jakintsu ,darabil Salaberrik bere luma. Berri bat eman hala, jakituri poxia ere beti ezarriko digu lerro artean”.

Are gehiago: Olerkariaren eremuan, berriz, gain-gainetik bota du orkatza. Hainbat poema ditu, hor hemen, euskal aldizkarietan sakabanatuak. Ba du teatru lan bat ere: San Prantses Xavierrekoa. Labur: “idazle, hizlari, irakasle, olerkari, berri-emaile dugu eletar argi hau, uskerearen onerako urterik urte lan jatorra burutu diguna”. Gaur, autobiografiatik etnografiara darabilen saiakera mamitsu batekin idazle zorrotz eta herritar ezagupidez beterik agertzen zaigu.

 

Barren egitura

Bizitzaren eran, historiaren kurpilean gertatuaren kronologian emana da liburuaren haria. Alde hortatik xinple da.

Eta guztiz hau hitz gutitan laburtu nahirik, autore berak liburuaren azken paian diguna hemen birlandatuko dugu: “Komuniatzerat bazoan mutiko ttipia jar dadila bidatzaile ene urrats xuxen eta makurren aitzinean, haren gibeletik apeza jauntzi xuritan, presonerra K.G. larri larria bizkarrean, ikaslea eta erakaslea, mintzatzailea eta idazlea, mutiko ttipiak baitaki Jaunak daukala maitasunez beterik bere aita-bihotza”.

Lehen itxurara, liburuaren idazpurua dela eta, ba dirudi filosofía-teologia nebulosan itoko ote gaituen autoreak, baina ez dago horren arriskurik. Inplikazio hoik maite ez dituenak ere, liburuan horren pixua errez jasango du. Izan ere, biper eta gatzez xistatua eta poema usainez lagundua doa lehen paiatik azken paiaraino.

 

Aberastasun zenbait

Autoreak, errez, gozo, bizi, zuzen den idazkera darabil lanaren osoan. Etorria oparo du. Hitza nahi bezala jalgitzen dela bere lumara diruki. Basa-Nabarrako heletar batek eguneroko bizitzan darabilen argota xamurra eta leuna, aldian aldirako moldean emana ageri du. Herri esakerak ere naturaz bere haragian daramatzala dirukite. Biziki ondo josiak bait daude berea eta herriarena direnak.

Nekazaritzako mundua, gizaldi honetan, zer zen eta nola zen Ipar Euskal Herri honetan jakiteko beharrezko genuen anitz deskribatu zaigu. Tamalgarria zen hori horrela molde herritarrenean emana gainera, ez jaso izatea. Galdua eta gal zehar dagoena gure betiko kulturaren osagarri bezala ez geuretzea, alegia. Baina Etien Salaberri esker euskal kulturaren altxorra aberastuxago dugu gaur. Familia, hauzoa eta hezikera sistimak beren funtzionapenean xeheki eta ikuspuntua era ematen dizkigu.

Euskarari dagokionean da, halere, Etien Salaberriren lana balore gehieneko. Euskaldunok industria munduan sartu ginanetik arrisku haundiz gure euskarari bizkar eman izan diogu. Zorionean, dela zenbait urtez gero, euskararen arrisku horretaz iluminatuen belaunaldia ohartun, hutsune hori konpondu nahirik ari da. Gaurregun, garaipen zenbait ere lortua da arlo horretan, hots, industria munduak sortuak dituen mundu ikuskera eta pratika parte batetan euskaratzera ailegatuak bait gara. Eta horretan jarraitzeko ahalegin guztiak hedatuko dira. Horrela, bada, euskararen kutxa aberesten dihardu. Baina, euskal kutxaren aberastea ez dator bakar bakarrik dimentsio honetatik. Aitzitik, hil zorian dagoen nekazaritza munduak egin eta bilkatu izan duen euskara bera jasotzeko dugu. Orduan, galzorian. Behar bezala jaso gabea bait dugu. Eta galtzen uztea, euskal kutxa zulaturik izanaz, gure euskara zarrasteltzea litzake. Hortarako berriz ez dugu ugaritasunik. Bestalde, gaurregun, euskararen dialektologia aipatzen da. Hemen, dugu horren adibide bat. Gure euskarak bere dialekto guztien laguntza eta huretarik etorritako osagintza behar ditu. Honela bakarrik, geure zibilizazioan, beste hizkuntzekin parez pare burrukatzeko lain ízango den euskara egin ahal izango dugu. Euskararen xede dena!

Azken kritikak

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak