« Kaleidoskopioa | Saizarbitoriaren Martutene eleberriaz »
Oroimenaren lorratzak / Karlos Santisteban / Alberdania, 2012
Heldutasunetik Javier Rojo / El Correo, 2012-04-14
Ia konturatu gabe, zalapartarik sortu gabe eta beti bigarren plano batean gertatuta, Karlos Santistebanek ibilaldi sendoa osatu du euskal literaturan, batez ere poesiaren arloan, haur eta gazte literatura alde batera utziz gero. Bere lehenengo poema liburua argitaratu zenetik ia hogeita hamar urte pasatu dira, eta honek behintzat arnasa luzeko idazlea dela frogatzen du. Poesiaren arlokoa da argitaratu berri den liburu hau ere, Oroimenaren lorratzak izenburua duena, 2010ean Blas de Otero poesia saria merezi izan zuena. Liburuari denboraren pasatzea (pausatzea) nabari zaio, bai gaiaren aldetik bai erakusten duen trinkotasunaren aldetik, liburua heldutasunaren erakusgarri moduan aurkezten zaigu-eta. Gaiaren aldetik, idazleak denbora pasatzeak atzean uzten duen markaz hitz egiten digu, oroimenaren gaiari loturik, pertsonak besterik ezezan esperientzia askoren jabe egiten baitira urteak aurrera joan ahala, eta idazlea esperientzia horiek bere ikuspuntu berezitik azaltzen saiatzen da. Denborak bere marka uzten du, eta hori poemetan islatzen den eszeptizismo leunean nabaritu dezakegu. Izan ere, idazleak jakin badaki (ikusi duenak ikasi duelako) jarrera arranditsuek dagoeneko ez dutela balio, eta, horien ordez, itxuraz txikiak diren gauza arruntetan bilatu behar duela atseden moduko bat. Erromantizismo nerabetik urrunduta dagoen amodio heldu eta orekatua, naturalezaren aurreko sosegu eta bake sentimendua, denbora pasatu ahala denbora bere era esanguratsuaz betetzeko beharra, halako gauzak agertzen zaizkigu poema hauetan, gizakiaren neurriko transzendentziaz zipriztindurik. Eta horrelako osagaietan betetasunaren bila dabilen bitartean, orekan eta bakean atseden esparru baten jabe bilatu nahi delarik, bizitzaz ari zaigu, eta bere poemek heldutasunaren indarra erakusten dute, idazlea gai izan baita irakurleari sentimendu horiek islatzen, sinbolismoz beteriko irudien bidez; eta liburu hau esku artean hartzen duen irakurleari zaila egingo zaio bertan azaltzen denarekin bat ez etortzea.
Denborak bere marka utzi du oroimenean, baina horrek ez du esan nahi aurrera begira jartzen ez denik. Naturalezak zerumugak erakusten ditu baina zerumuga horiek, etorkizunean agertzen diren ilunsentiak, malenkoniarekin agertzen zaizkigu, bizitza baten fuga-puntua erakutsiko baligute bezala.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez