« Bizitzari bideak | Soluziorik gabe »
Bizien gaubeilan / Txiliku / Elkar, 2011
Tradizio berritua Javier Rojo / El Correo, 2011-11-05
J.M. Olaizola, Txiliku ezizenez ezaguna den idazlea, idazle trebea da istorioak kontatzeko orduan. Agian ez da oso orijinala izango, zeren kontatzen dituen istorioetan arazorik gabe aurkitu baititzake irakurleak beste nonbait irakurritako edo entzundakoaren oihartzunak. Baina aitortu behar zaio baduela irakurleari ezaguna gertatzen zaion hori (motibo bat, aspaldian entzundako edo irakurritako kontakizun hura) berpizteko abildadea. Alde horretatik gogoratu behar da Txiliku lanbidez eskolarako testu liburuak idazten aritu dela, eta langintza horretan hainbat gairi buruzko informazio ugari topatu duela.
Bizien gaubeilan izenburuko narrazio liburu honetan trebetasun horren adibide bat ikusi ahal dugu. Hogei narraziotik gora agertzen dira liburu honetan, eta orijinaltasuna erakusten ez badu ere, kontalariaren ezaugarriak betetzen dituela ikus dezakegu. Izan ere, kontatzeko orduan baliabide handiak ditu, kontatutakoa interesgarri bihurtzeko ahalmena erakusten dutenak. Istorio batzuk narrazio tradizionalen berridazketa gaurkotutzat har ditzakegu. Kasu horretan narrazio tradizional hori testuinguru moderno batean jarrita, indar berriz hornituta agertzen zaigu, “hiri legenda” deitzen diren horietan egin ohi den bezala. Narrazio tradizionalean leku-denboraren aldetik nagusi zen zehaztugabetasuna desagertzen da horrela, eta testuinguru oso zehatz eta ezagunean kokatzen zaigu bestela ipuin miresgarria deituko genukeen hori. Efektua deigarria da: errealitatearen bazter batean mundu misteriotsu eta fantastiko baten presentzia agertzen zaigu. Besteetan, narrazioak nonbait entzundako pasadizoak, anekdotak direla dirudi, herri kronika batetik ateratakoak.
Gauzak honela, esan dezakegu tradizio eta modernitatea elkartzen diren puntuantxe kokatzen dela Txilikuren literatura. Mundu tradizionala desagertzen den neurrian, bertan agertzen diren osagaiak ez dira guztiz baztertzen, baizik eta mundu modernoan nolabait txertatzen dira, eta hala erakusten da mundu modernoa. Eta honi gaineratu behar diogu estilo eta teknikaren aldetik duen trebetasuna, gai baita molde desberdinetako kontakizunak inolako esfortzurik gabe emateko.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi