« Garondoan gogortuta | Kanona berriz pentsatzen »
Argi-itzalen neurria / Xabier Artola / Elkar, 2011
Batez ere itzalak Javier Rojo / El Correo, 2011-10-29
Xabier Artola Zubillaga eskarmentudun idazlea bada ere, idazle amateurtzat har dezakegu. Narrazio ugari idatzi ditu, eta sarietan behintzat kontuan hartuak izateko arrakasta izan dute bere idazkiek. Baina askori gertatzen zaien bezala, ez du bilatzen gure literatur munduan aurki daitekeen distira txikia. Sariek norbaitek bere testuak irakurriko dituelako ziurtasuna eta haien kalitatearen gaineko iritzi xumea eskaintzen dizkiote. Eta gustatzen zaiona idaztea besterik ez denez, horretan jarraitzen du. Argi-itzalen neurria izenburuko liburuan narrazio horietako batzuk plazaratzen dira, bertsio berrituan. Liburuan bertan adierazten denez. Eta egia esan, kasu honetan idazleari liburuaren formatuak ongi egin dio, bestela hor zehar sakabanatuta geratuko zen, literatur lan interesgarri bat oharkabean pasa litekeelako arriskua egongo baitzen. Izan ere, gure literatur mundutxoan askotan agertzen ez den arren, bere literatur lanek —idazle batengandik kontuan hartu behar diren emaitzek alegia— idazle interesgarri baten irudia uzten dute.
Liburuan agertzen diren narrazioak gai, teknika eta estiloaren aldetik oso desberdinak dira, eta idazleak trebetasun handia erakutsi du desberdintasun horretan egokitzen. Gaiaren aldetiko desberdintasun hau ikusteko, nahikoa da kontuan hartzea nola Gerra Zibilaren osteko urte ilunetan kokatutako narrazio batzuen ondoan, zikloturismo martxa bat egitera doazen lagun batzuen ibilerak kontatzen dituen narrazioa aurkitzen dugun. Afrikatik joanda Paris helmuga duen emigrantearen istoriotik pasatuta. Teknikak ere anitzak dira. Batzuetan elkarrizketa nagusitzen da, bizia eta errealitatearen itxura emateko ahozko euskararen osagaien presentzia ere erakusten duena. Besteetan, narratzaile desberdinekin egiten du jolas, lehenengo pertsonan hitz egiten duen narratzailea eta narratzaile objektiboa nahastuz. Beste narrazio batzuetan hirugarren pertsonako narratzailea pertsonaien kontzientziatik hartuta diruditen hitzekin nahasten da.
Eta bukatzeko, idazlera dugu, aberatsa, iradokitzailea eta batzuetan poetikotasun puntu bat duena, gehiegikerietara lerratu gabe. Edonola ere, narrazio guztiek ez bada gehienek behintzat badute puntu komunik. Denek uzten dute tristuraren oinarri bat irakurtzean, norberaren desioak eta ilusioak eta gero benetan gertatzen direnak batera ezinak izango balira bezala, bizitza aukera galduez betetako ibilbidea da-eta.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza