« Malekoitik begira | Zoritxarreko biografia »
Igelak benetan hiltzen dira / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2011
Igelak hiltzen direlako Goizalde Landabaso / Deia, 2011-10-22
Iñaki Irasizabalek (Durango, 1969) idatzitako eleberri labur honek istorio bat kontatu nahi digu, bere herrian gertatu zena eta denok ezagutzen duguna. Denok ezagutzen dugu, horrelako istorioak maiz gertatzen direlako: Nerabe gazte baten heriotza, honek utzitako mina eta mina, eta ondorioak. “Min handia hartu dugu eta nahiago dut horretaz ez hitz egin”. Liburua eskuetan hartu eta berehala sentsazio asko etorri zitzaizkidan burura. Uste dut azalagatik izan zela. Hain da iradokitzailea. Bedartza batean bizikleta abandonatu bat arratsean, horixe da burura etorri zitzaidana. Presa handia zuen norbaitek utzitakoa dirudi, desanparoaren gorrira eroritakoa. Gero izenburua ikusi eta ez nuen jakin zer pentsatu. Igelak benetan hiltzen dira. Aitorpena dirudi, edo zerbaiten berrespena. Eta momentu batean askatutako sekretua dela ematen du. Gustatu zitzaidan, baina ez zidan pistarik eman; izenburuak ez baitu ezeren zantzurik ematen.
Eleberriak kontatzen duen istorioa aski ezaguna da. Herri txiki bat, desagertzen den nerabea, ikerketa bukatutzat ematen da, baina herritarrek ez dute ahaztu, ahaztu nahi badute ere. “Gizarteak, herriko gizarteak talde bezala, egina zuen susmagarrien zerrenda. Egia esan, aurreiritzien lagunek lehendik gaizki ikusten zituztenak zeuden zerrenda horretan, nahiz eta desagertzearekin lotzeko ezer izan ez”.
Iñaki Irasizabalek idatzitako eleberria idatzizkoa da, baina ikus-entzunezkoa izan zitekeen. Izan ere, irakurri eta atoan irudiak datozkizu burura. Lan honek badu narratzaile argi bat, irakasle bat. Irakasleari ez diot zentzu handirik ikusi, esan nahi dut irakasle honen faltan konta zitekeela berdin-berdin istorioa. Agian off ahots baten bidez; hasieratik esaten digu, gainera, aspaldi gertatutako istorioa kontatzera datorrela. “Hurrengo orriotan kontatuko ditudanek gure herriko kronika moduko bat izan nahi dute, garai zehatz bateko nire kronika subjektiboa”. Egia esan, orriotan aurrera egin ahala pentsatzen nuen narratzaileak (irakasleak) izango zuela paper funtsezkoago bat. Izango zuela aitorpenen bat egitekoa. Baina ez. Momentu batzuetan zera iruditu zait: herrian jasotako gertakizun tamalgarria aitzakia zela bere eta Jasone lankidearen arteko istorioa kontatzeko. “Etxebizitzaz lehenengo hitz egin zidan erlijio irakaslea emakume bat zen eta Jasone zuen izena. Esan beharko nuke, baita ere, ez ginela lankide hutsak”. Eta thriller-a ematen digun bitartean Jasonek ama izan nahi duela azaltzen digu, baina berak ez du aita izan nahi. Eta bien arteko termometro sentimentala bilakatzen da istorioa.
Eleberria laburra da, eta bizkor doa kontakizuna. Batzuetan hegan egiten duela ematen du. Pertsonaiak datoz, etorri; eta joan, doaz. Arineketan. Izaro, Tuercas, Martin, Ane, Tomas, Simon dira nerabearen desagertzearen biktimak. Denak dira biktima, baita Jasone eta irakaslea ere. Spray da salbatzen den bakarra, eta txakurra delako da. Bizikletagatik izan liteke, agian bai, baina uda gogorarazi dit liburuak. Uda giroa duen lana dela esango nuke. Hezurdurari dagokionez, istorioak txirikordatzen dira atalik atal. Gurutzaketak argiak dira, eta denak toki berean bizi badira ere, bereizketa garbia egiten da hasieratik. Eta amaieran, berrespena, alegia, igelak benetan hiltzen direla.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi