« Autokarabana | Inon ez naiz errepidean bezain ongi sentitzen »
Mea culpa / Uxue Apaolaza / Elkar, 2011
Labirinto pertsonala Javier Rojo / El Correo, 2011-09-03
Lur izeneko pertsonaia, erizain izandakoa eta idazle asmotan-edo dabilena, Landetara doa bertan gurasoek daukaten etxera beka baten laguntzarekin burutu behar duen liburua idaztera. Bidaia ez du bakarrik egingo, Aitor, aspaldiko laguna, berarekin doa, eta Landetara heltzen denean, Elisarekin hasten da harreman berezi batean, azken hau bere auzokoa da-eta. Argumentu honekin abiarazte du Uxue Apaolazak Mea culpa izenburuko nobela. Abiapuntu honetan zenbait aztarna autobiografiko daudela pentsa liteke, zeren nobelako pertsonaiak bezala Apaolazak ere beka bati esker idatzi baitu nobela hau. Baina antzekotasunak, alderdi autobiografikoak alegia, hor amaitzen direla dirudi. Edonola ere, kanpoko gertakariak barik, nobela honetan benetan garrantzia duena pertsonaiaren buruan gertatzen dena da. Lur pertsonaia kontraesankorra da, aspaldian gertatutakoen kulpa sentimenduagatik obsesionatuta bizi den pertsonaia. Ez dago oso zehazturik zein den pertsonaia honen adina, baina ematen du 90eko hamarkadaren hasiera inguruan bere identitatea ezker abertzaletasunean bilatu zuen nerabea izan zela. Dena dela, bere bizitzaren ardatza zen zutabe hori nolabait kolokan jarri zaiolarik, hau da, aspaldiko sinesmen horiek dagoeneko balio ez diotelarik, nora ezean dabil labirinto pertsonal batean. Nobelan zehar, pertsonaiaren burua den labirinto horretan sartuko da irakurlea erdi galduta, azalpen kontraesankorraren eta maila desberdinetan gauzatzen diren gertakarien artean. Izan ere, narrazioa maila desberdinetan irekitzen da. Protagonistak lehenengo pertsonan azaltzen duena eta grabagailu batean kontatzen duena, pentsatzen dituenak eta gertatzen zaizkionak, nahasten dira narrazio honetan, Elisari buruzko kontaketarekin batera.
Labirinto honetan idazkera ere nahiko kaotikoa dela esan daiteke, baina ondo uler bedi hau: jokaera patologikoaren mugan dagoen pertsonaia baten buruan dagoen kaosa islatzeko baliabidetzat hartu behar dugu halako idazkera. Liburu honen aurrean uste dut kontrako jarrerak erakutsiko dituztela irakurleek. Batzuek nobela oso ona dela pentsatuko dute, eta beste batzuei, aldiz, ez zaie batere atsegina izango. Edonola ere, nobela hau ez da denbora pasarako irakurri daitekeen liburu polit eta dibertigarria.
Eta gustuak gustu, gutxienez balio bat aitortu behar zaio nobela honi: ohikoa ez bezalakoa da, eta desberdintasun hori islatzen ausardia erakutsi du idazleak.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez