« Igelak benetan hiltzen dira | Errudunaren atzetik »
Bränskint / Goizalde Landabaso / Txalaparta, 2011
Oin hotzak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-07-01
Kalean hotza egiten du. Badakigu gizakia hirietan bildu zela, agian bere gizatasuna aldarrikatzeko, baina hala ere, gizakia badirudi ez dela hirietan kokatzen, alderrai dabilela, oraindik benetako hiria bilatzen. Goizalde Landabasok, bere Bränskint liburuan, hiri baten erradiografia posible bat aurkezten digu, eta esango nuke bere gordintasun guztiarekin, “…argazkietarako marko apurtua, aterkiaren hezurdura, panpina bat (ai!, ez… hau umea da)… pila bat…”. Hiriko ontzietan denetik aurki daiteke,eta Landabasok, naturaltasunarekin, egoera ezberdinak deskribatzen ditu. Deskribapenak, ipuinetan azaltzen zaizkigu, baina liburu hau berezia da. Ipuin liburu bat bezala har daiteke, baina oso laburrak dira, eta batzuetan, gehiago dirudite poemak, eta baita ere esan daiteke prosa poetiko baten aurrean gaudela; emaitza hibrido bat da, azken finean, idazleak eraiki duena. Agian Landabasoren lirikotasuna ustekabean irteten da, eta poesiaren emaria egileak berezkoa du, “Gizonak ahots lodia dauka. Zuriak eta beltzak esan dizkio zakurrari. Eskuman aho-uhala darama gizonak sendo. Ezkerrekoan, aldiz, txakurraren bizkarrera bezain ondo espaloi ertzetara ohitutako makila”. Landabasoren liburu hau, freskoa da, hitzak neurtuak azaltzen dira, eta ipuinen emaitza dotorea da, nahiz eta batzuetan, gaiaren krudeltasunak bestelakoa azaltzen duen. Literaturak, kontatzeaz gain, esan ere esan behar duelako. Eta ezin utzi hibridotasun honetan aipagarria dena: liburuak dituen ilustrazioak. Mikroipuin bakoitzak, bere marrazkia du, Aritz Eigurenen eskutik hauek. Oso nabarmena da lankidetza bikoitza izan dela; marrazkia eta historia biak bat datoz bere baitan. Zein da oinarria? Testua? Marrazkia?
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui