« Inora heldu nahi ez duen mintzo heldua | Hurbileko kontuak »
Larrepetit / Pello Lizarralde / Erein, 2002
Ihesaldi baten inguruko pertsonaien nobela Jon Kortazar / El País, 2002-05-20
Pello Lizarralderen miresle den Javier Rojok gogoratu duenez, bazterretik ari den nobelagilea dugu. Hitzez baino isilaldiez gehiago arduratzen dena, eta orain ere, esanetan baino gehiago isildu den unean oinarrituriko nobela bat idatzidu. Larrepetit ihesaldi baten istorioa da. Baina ekintza bera baino handiagoa da pertsonaiei, azpitituluan ageri diren Hiru izen horiei, ematen zaien garrantzia.
Nobela poematikoa deitzen dena idatzi duela esan dezakegu, ekintza baino gehiago deskribapena maite duena, pertsonaien izaeran baino gehiago haien soslaietan lan egiten duena. Nahikoa du idazleak esaldi xume bat, keinu bat, apartekoa ez den ekintza txikia hari buruz sugerentzia mundua osatzeko.
Erritmo moteleko nobela dugu, hiru pertsonaiaren gainean eratua: Abel, Larrepetit deitua, eta Joxe, iheslariak, eta Lainez saltzailea eta automobil baten jabea, iheslariak mugaraino eramango dituena.
Detaile bik piztu didate arreta. Jokoaren jokoz, protagonistaren Larrepetit goitizenak badu zentzu sinbolikoa. Pertsona da, Abel errugabearen izenak agertzen duen moduan; baina era berean, naturari lotua da, “larre” hitzak aitortzen duenez, eta nobelan zehar garrantzi handia izango du oreka horrek idaztankeran; pertsonaia izadi bihurtu arteko identifikazioak bilatzen ditu idazleak; bigarren detaile harrigarria pertsonaien eraketan datza, gehienetan, soslai huts dira, galduak dirudite munduan, ez dakite zergatik sartu dituzten espetxean, zerk bultzatu duen euren patu gogorra.
Soslaiekin jokatuz, idazlea zabuka bezala ibili da, natura eta gizakiaren artean, eta halako erritmoa bilatu du ere narrazioaren ekintzak tartekatzean, iheslariek betetzen badute eszena bat, hurrengoa beste pertsonaiak beteko du eta horrela joango da osatzen nobela, gizakia bere inguru bihurtzen den metafora nagusi hau.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi