kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra / Erein, 1999

Hamaika urte Aritz Galarraga / Argia, 2011-02-20

Mende hasierako ebento literario nagusietako bat izan zen Eta emakumeari sugeak esan zion: irakurleen estimu azkarra (lau edizio lehen urtean), kritikarena, sari zaparrada (Beterriko Liburua, Espainiako Kritika, Euskadi, Zilarrezko sariak), gaztelaniaratze berehalakoa. Joseba Gabilondok gaztigatzen gaitu: ez zen bakarrik gertaera izan, “baizik eta gizarte mailako gertakizuna, guztiok ukitzen gaituen jasokera. Hain zuzen, guztiok —askotan liburua irakurri gabe— iritzi bat izatera bultzatzen gaituen gertakaria”. Pentsa, nobela horrexekin bakarrik Zortzi unibertso, zortzi idazle kanonizatzailean sartu zuten Oñederra, Arantxa Iturbe, Castillo Suarez edota Uxue Apaolazaren aurretik, adibidez. Baina ikus dezagun, tango apokrifo hark zioen bezala, hamaika (11) urte ez direla joaten debalde.

Haria arin jostearren, esan, eleberriak Teresa duela protagonista, senarrarekin batera W. izeneko Viena hirira, amorante ohiaren etxera egiten duen bidaia eta egonaldia, lurrikara dakarrena. Eta, Iratxe Retolazak ikusarazi bezala, bestelako lerro ohargarri askoak ugari izan arren (erbesteratze-ezina eta nahia, identitatearen ausentziaren bilaketa, denborak, hizkuntzak, emetasunak, zuritasunak sorturiko mugak), emakumearen hutsunea dugu hemen gai, gailen, gizonekiko bikote harremanen hutsaltasuna, komunikazio eza, Teresa emakumearen irudikapen gisa ere irakur daitekeen neurrian. Are urrunago joanda, garaiko iritzien arabera klixe mugatuak haustera iritsi zen Oñederra aipatu pertsonaiarekin, euskal emakumearen irudi berri bat emateraino.

Ez dakit zehatz gauzak nola ibiliko ziren mende hasiera urrun hartan, baina kosta egiten zait pentsatzea matrimonioaren instituzioa zalantzan jartzeko zalantzak dituena, gizon aktibo-emakume panpina dikotomiarekin bueltaka dabilena, preziatuena birjintasuna dela dioena, nahiz kontra egiteko izan, nahiz planto esateko, euskal emakumearen irudi berriaren paradigma izan zitekeenik. Diskurtso horiek, ideia horien aurkako ideiak hamarkada bat, bi atzeragoko kontua zirela sinetsita nengoen. Edo agian arazoa da ez zutela islarik izan euskarazko literaturan Oñederra iritsi arte. Kontuak kontu, gaur egunean, eta zorionez, gaindituta ditugu halakoak, maila teorikoan bederen, arkaikoak ere iruditzen zaizkigu literaturan. Eta ez dakit eleberri honek atera zenean izandako harrera beroa izango lukeen gaur egunean, segur aski ez. Interesgarriagoa dena, bidenabar, gauzak hamaika (makina bat) urtean bere horretan mantentzea baino.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak