« Sei lore | Tesia, antitesia eta protesia »
Lagun izoztua / Joseba Sarrionandia / Elkar, 2001
Bihar Antarktikan izanik atzo Kalaportun naiz Iratxe Gutierrez / El País, 2002-02-11
Eleberri honetan, Sarrionandiaren unibertso literarioan etengabe zirriborratu diren irudiak aurkezten zaizkigu: bidaiak, itsasoa, deserrotzea… Eta zirriborratu diot, bere ohiko irekitasunari jarraiki, ez baitigu mundu estu eta zurrunik irudikatu. Hausnarketarako joerari eutsi dio oraingoan ere. Gogoetarako bide horretan, Lagun izoztuaren inguruan harilkatuko ditu sarearen mutur guztiak. Izan ere, hasieran hari mutur bakanduak diruditenak, narrazioak aurrera egin ahala, gero eta sare aberatsagoan korapilatuko baitira. Oinarrian hiru narrazio maila bereiz daitezke, denbora, leku eta fokalizazioa aldatuz; oraina, Kolonbia, Maribelen begietatik; iragana, Kalaportu, Andoniren begietatik; etorkizuna, Antarktika, Goioren begietatik. Nahiz eta hiru mailak xeheki zedarriztatu, nire ustez, hiruen lausotzea eta bat egitea da lorpen aipagarriena. Izan ere, narrazioak sorturiko sarean azkenerako ezin izango baitira banatu. Dena den, istorioaren amaiera aldera, idazleak irakurlea sare horretan harrapatzea erdiesten badu ere, nire aburuz, liburu honek ez du hasieran amu egokirik. Berrogeita hamar bat orri irakurri behar izan nituen benetan irakurketaz gozatzen hasteko: ondorengo erritmo sarkorra gabetsi dut hasierako orriotan. Narrazioaren hasieran ez da edukia eta formaren ezinbesteko ezkontzea garatu.
Haatik, denbora eta espazioaren inguruan liburu honek iradokitako gogoeta jarioa benetan aipagarria iruditzen zait, eztabaidarako ate anitz irekitzen baititu; bai denboraz, bai espazioaz jardutean gizakiak berezkoak dituen ziurtasun-gabezia eta kontraesanak egoki irudikatuz.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi