« Besteengana nahi | Iraultza, bai, eta gero zer? »
Etxe hutsean / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2009
Etxe hutsaren samina Patxi Sarriegi / Deia, 2009-07-25
Aita eta amaren heriotzek idazlearengan eragindako nostalgia Karlos Linazasororen azken poesia liburuan nagusitzen den sentimendua. Gertakari latz batetik abiatuta, idazketa prozesu mingarria sumatzen zaio etengabe egileari. Gurasoen etxe hutsaren errepasoa egiten du bertan, gelaz gela, objektuz objektu, betiko galdutako mundu oso bat berreskuratu nahiko balu bezala: Amatxoren erretratua, horma erlojua, liburutegia, olivetti zaharra, aterkiontzia, sei ohe, txorimaloa, kulunkaulkia, ezkontza eguna, argazkiak… Poema neurtuak erabili ditu horretarako, haikuak, sonetoak, lirak, serbentesioak… abesti traza dute olerkietariko askok.
Olerki hunkigarriak dira oso, oroitzapenez beteak, bizipenen erakusgarri. Begiratu pausatuak dira, halaber, halakoxea ere sentitzen duen samina: “Harreran, hormatik zintzilik / amatxoren erretratua. / So dago begira, isilik / urrun darabil lo geldoa. / Begira gelditu natzaio / irria hortzetan, soraio, / denbora hegatu deino. / Amatxok sehaskan hartu du / eta aire eztitan mukuru / denbora eman dio, eta musu”.
Hustu egin da poeta olerkiotan, erabat biluztu da olerkion idazketan. Bakardade eta tristura adierazpen bihurtu ditu hitzok, oroitzapen txinparta etengabeek hartara eraman dute. Iragana berreskuratzean orainarekin topo egin du, oharkabean, oroimena berreskuratzeko ezinbestekoa: “Gaztaroan, horma eta armairuetan / ezkutatzen nintzen, isil-isilik / eta esku-argiaren ihintzetan / ipuinak nituen leitzen, goserik. / Hantxe pasatzen nituen larunbat / eta igandeak: konpainian beti / zuloan bizi baitzen bikingo bat / bi indio eta lau bakero goseti. / …han dragoi eta mamuak jabe ziren / geure bihotz, irri eta beldurrena / … Amak zioen, kezkatik kezkara:/ kontuz munstroekin, badaezpada ere!”.
Olerki irakurgarriak dira oso, intimoak, esplizituak, benetakoak… hunkigarriak, horixe poetaren ahalegina. Heriotza presente egon arren, bizia transmititu nahi dute olerkiok, bizitzak aurrera egin dezan. Horren lekuko ugari dira liburuan, olerkiok irakurriaz batera poetaren bakea eta bizinahia etengabeak dira, olerkiok oroitzapenezko begirada lausotuak dira, iragan gaurkotua. Azken batean, etxe hutsaren hustuketa inkontzientean guztiz inplikatu da autorea, ahalkea sentitzeraino; olerkiok idatzita, berriz, zama handia utzia du poetak, heldutasunez aurrera begira sortze lanari ekiteko prest da olerkaria, bere huts-minaren zauria sendatua azkenean.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro