« Eta tamalez | Mundu arrotza biraka »
Bestea da mundua / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2008
Beste mundu bat Javier Rojo / El Correo, 2008-10-04
Onerako zein txarrerako Joan Mari Irigoienek hogeita hamar urtean oso bide markatua marraztu du euskal literaturan. Bere nobeletan bere-bereak dituen ezaugarriak agertzen dira, halako eran non bere literatura guztiz identifikagarria baita euskal letretan ohituta dagoen irakurlearentzat. Onerako zein txarrerako, zeren, irakurle batzuek Irigoienen literaturan puntako artelanak aurkitzen dituzten tokian, beste batzuek manierismo estilistikoa baino ez baitute ikusten. Bestea da mundua ibilbide horren azken geldiunea da, eta bere idazlanek eskaini dituzten aurreko geldiuneetan bezala, bere literatur joeraren adibide berezkoa da. Bestalde, kontuan hartuta liburu hau Orbetarrak deitzen den trilogiaren lehenengo emaitza dela, uste izatekoa da bide horretatik jarraituko duela.
Zertan datza bere literatura? Lehenengo eta behin, literatur hizkuntzaren erabilera oso pertsonal batean. Irigoienek oso ondo idazten du euskaraz, horretan ez dago dudarik. Bere literatur hizkuntzak euskal klasikoak ditu oinarri, eta batzuetan ematen du Irigoienen asmoa klasiko horien gaurkotzea dela. Baina literatur hizkuntza horrek berak bere baitan dauka muga, halako hizkuntza klasiko erretorikoa, abstrakzio maila handiko eta askotan guztiz barrokoa, nekez izan baitaiteke lanabes zalua gaurko mundua islatzeko. Bestalde, bigarren ezaugarri moduan, alegoriarako joera aipa liteke, era dialektiko batean azaldua. Bere literaturan behin eta berriro agertzen dira bikoteetan antolatutako osagai kontrajarriak (pertsonaiak, gertakariak…), manikeista xamarrak batzuetan, ideien errepresentazioak diruditenak. Bestea da mundua izeneko nobela honetan, ezaugarri hauek nabarmen agertzen zaizkigu, XIX. eta XX. mendeen artean idustrializazioarekin aberastea lortu zuen baserritar jatorriko familia baten istorioa kontatzeko. Saga bat aurkeztu nahi du azken finean, baserritik industriara aldatu zen mundu baten berri ematen duelarik, teknikaren aldetik XIX. mendeko nobelen epigonoa dirudien testu bat eraikitzen duen bitartean.
Liburua, dena dela, bigarren mailako lerro narratiboetan zehar abiatzen da, batzuetan ardatzean dagoen istorioa erdi ahaztuta gelditzen delarik. Trilogiaren beste atalak ikusi behar dira istorioa nondik joango den jakiteko, baina iruditzen zait ezinezkoa dela gaur egun horrelako liburu bat idaztea parodiara jo gabe… Eta idazleak hau egin ez arren, badakiela ematen du batzuetan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez