kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Galton kasua / Ross MacDonald (Javi Cillero) / Igela, 2006

Intrigatan txirikordatuta Inma Errea / Eizie.org, 2006-12-18

Kennet Millar pertsona 1915ean jaio bazen ere, Ross Macdonald idazlea hainbat urte beranduago eman zen ezagutzera. Baina behin hori gertatuta, idazle-izena pertsonari gaina hartu eta arras ezagun bihurtu zen, besteak beste, Lew Archer detektibe pribatuaren pertsonaiari esker.

Kennet Millar Kalifornian jaio zen, eta han berean hil, 1983an, baina bizitza beste anitz lekutan ere egin zuen. Besteak beste, Kanadan —Toronton—, non haurtzaroa pasatu baitzuen, edo Michiganen, non unibertsitate-ikasketak egin baitzituen. Besteak beste, leku horiek aukeratu zituen hain zuzen Kennet Millar-Ross MacDonaldek gaur hizpide dugun Galton kasua nobelarako eszenatoki gisara. Protagonista, ordea, edo hobeki esanda, nobela goiti beheiti egituratzen duen pertsonaia nagusia Lew Archer detektibea dugu, MacDonalden beste eleberri anitzetan bezala.

Galton kasuan, MacDonaldek labirintu batean barna abiarazten ditu irakurleak, betiere krimenak ikertu eta gizon-emakumeak modu batean edo bestean jokatzera bultzatzen dituzten zioak argitzen saiatzeko Lew Archer detektibearen ahaleginak lagun dituztela. Labirintu fisikoetan bezala, Galton kasuak proposatzen duen honetan ere irtenbide aizunak aurkituko dituzte irakurleek, bai eta errealitatearen isla desitxuratuak erakutsiko dizkieten ispilu maltzurrak zein korapiloak are nahasgarriagoak bilakatuko dituzten aukera makurrak ere. Hori dena eskaintzen du MacDonaldek nobela honetan, idazleak ongi ezagutzen zuen bere garaiko gizarte amerikarraren deskribapen zehatzarekin batera.

Baina ez da hor agortzen eleberri hau, istorioak idaztean MacDonald ez baitzen konformatzen misteriozko kontakizun hutsak eraikitzearekin. Galton kasuko pertsonaiak nobela beltzetako pertsonaiak eite batekoak bilakatzen dituzten eta hain ohikoak diren konbentzionalismoez jantzirik badatozkigu ere, MacDonald ez da gelditzen pertsonaien azaleko itxuretan, pertsonaien barnealdera jotzen baitu, eta saiatzen da irakurleak itxuren gibelean ezkutatzen diren grina, sentimendu eta pentsamenduetan murgilarazten.

Detektibeetako nobelak maite dituztenek gustura irakurriko dute Galton kasua. Adituek ez baitute alferrik kontsideratzen Ross MacDonald idazle amerikarretan maisuetako bat, Dashiell Hammet eta Raymond Chandler handiekin batera, misteriozko kontakizunak osatzerakoan. The Galton Case nobela, bestalde, MacDonalden bestsellerretako bat dugu, The Moving Target edo The Goodbye Look bezala.

Igelak bere sail beltzean argitara eman berri duen euskarazko bertsioak fideltasun handiz lekualdatzen dizkigu nobelako giroa eta gorabeherak, bai eta MacDonaldek pertsonaien jokabideen gainean egindako interpretazioa ere. Javi Cilleroren itzulpenean filme batean bezala ikusten ditugu islaturik MacDonaldek 1959an argitara emandako kontakizunean hain modu grafikoan aletutako gertaerak eta deskribatu tako pertsonaiak eta giroa. Izan ere, Ross MacDonalden istorioak behin baino gehiagotan erabili izan dituzte, zinerako zein telebistarako filmeak ekoizteko.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak