« Gurean ere bai | Europa helburu »
Haize hegoaren aroak / Luis Garde / Pamiela, 2007
Haize hegoaren aroak Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-09-16
Gerrak eta gerrak. Horixe da Luis Gardek dakarkiguna. Zehaztubako gerrak dira, Historiako orrialdeetan daudenak edota bizipenen artxiboetan. Izan, baina, badira.
“Bi armadak elkarren ondoan lo geratu dira / Urruma berberak kulunkaturik; / Saien hegaladaren pean, / Arrats eguzkitsuetan ezkilen hotsa. / Belardi gorrietan ezkilen hotsa. / Inoiz ez ernatzea eskatuko du”.
Bai niri ere abesti bat irakurtzen ari naizela iruditu zait.
Gutxitan azalduko zaizu “gerra” berba. Bestelakoek uzten dute zantzua; zelataria, lubakia, soldadua, armada… ez da hildakorik, ez dago odolik. Hala ere sofrimendua hain da agerizkoa. Tristura sakonetik idatzitakoa dirudi zenbaitetan.
“Sendaketak zauriak baino mingarriagoak dira. / Ez zaitut ezagutzen. / Hitzordua emanen nizuke / Benda urdinez jositako / Ospitale bakartian”.
Edertasuna, ordea, kutxa txikietan gordeta egoten da. Nik harribitxi zenbait aurki dizkiot Luis Garderen liburu honi; 82.orrialdean esaten duenean: “Putzu haietan / gure haurtzaroak / ito ziren”. Edo 79.ean: “Zabaldu begiak, kuttuna / eremu hauetarat / Ez dira itzuliko”. 66.enean: “Gaua zakur beltz itzela da / azalean tatuaturik izarrak”.
Lauaxeta olerkariari egiten dizkion keinuak tantaka agertzen dira. atalak banatzeko, baina baita poesietan gorderik; “Arratsa beherako sotoetan azken eskuizkribuak / haizean brodaturik geratu ziren”.
Gernika ere akorduan du Gardek… “Asateleheneko azokan metalezko hegazti hitsak”.
Berbekin jolasten du liburuan, hitzekin eraikitzen ditu beste hitz-multzoak. Ni ere eraikitzera bultzatu nau… “Sitsa / Bitsa / Hitsa / Hatsa / Hutsa / Hautsa”.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi