« “Abuztuaren 15-eko bazkalondoa” | “Caritate”: irudimena nagusi »
Ilargiaren eskolan / Joan Mari Lekuona / Erein, 1979
Ilargiaren eskolan Josu Landa / Susa, 1980
“Gaur eskutan dugun poema liburu berri honetan, Joan Marik sinbolismoa harrotu eta moziotu egiten du surrealismo ekilibratu baten indarretan”. Honela mintzo da Luis Mari Mujika liburuaren hitzaurrean. Ez dut uste nik hau honela denik. Arrazoia arras sinplea da, Liburu honen funtsean, esperimentatzea dago, hizkuntza poetikoaren jolasa, eta ez estetika konkretu baten aztarna, are eta gutxiago molde surrealistena. Estetika era ezberdinez baliatzen da Joan Mari. Liburuaren lehen zatian, “oihu ilunak espiralean” alegia, perspektibismo huts bat erabiltzen du gaia tratatzearren. Elementu bakoitza (bizilekua, eskua, ile-adatsa, haragizko estatua, aurpegia) estetika perspektiba ezberdinaz trataturik dago. Ondorioa oso bitxia da. Errealismoa, folklorismoa, surrealismoa, e.a. jasotzen dituen estetika paradigma batez agertzen zaizkigu liburuaren lehen zatiaren poemak. Benetan egokia gertatzen da poema sorta, esperimentu hutsak ekar ditzakeen ondorioak kontutan harturik.
Bigarren zatia gure herriko oinarrian dagoen umorearen bilatze bat da. Badirudi galduta zegoen zerbait errekuperatu nahi duela Lekuonak. Liburu Horia —Kixotea—, Gorria —Arestiren poema guztiak—, Urdina —Euskal idazleak, gaur—, Berdea —Xalbadorren Odolaren Mintzoa—, eta Zuria —Euskararen liburu zuria— dira bigarren zatiaren gai. Interesgarri gertatzen da lehen aipatutako bilatze horren aldetik ere bigarren zati hau.
Konklusio gisa, irakurri beharrezkoak gertatzen dira “Ilargiaren eskolan” liburuan agertzen diren bi poema.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi