« Longa kapa beltza | Ipuin antzeko alegi mingotsak »
Likantropo / Xabier Montoia / Susa, 1985
Likantropo F.J. Mendiguren / Susa, 1985-07
Xabier Montoiaren bigarren liburu honetaz hitz egitean aurrekoa datorkit burura: “Anfetamina”. Harako hartan poesia zuzena, zartadakoa, rocker eta kontundentea egiten zuen. Gustatzen zaizu edo ez. Laga edo hartu. Bigarrengoak, nahiz eta izenburu eta azalak besterik iradoki, ustekabean harrapatu dizkigu behatzak: oso bestelako lan baten aurrean baikaude. Segida hariren batzuk aurki daitezke bilatuz gero baina oro har eta funtsean aldaketa nabarmen baten aurrean gaude.
Oraingo honetan poesia esentziala dugula esan genezake, biluzia alegia, eta era berean hermetikoagoa. Ez da hemen ere edertasunaren mirespenetan aspertzen baina botatzen dituenak sarritan borobilak eta gogorrak badira ere, ez zaizkigu abiada bizian heltzen. Hausnartu egin behar, apika.
Liburuan zehar agertzen zaigun hainbat gai, tema eta tasun: amodioa eta bere krudeltasuna, sadismoaren erotikotasuna, ezintasuna eta makabrotasun apurra, fellatioaren nagusitasuna eta besteren batzuk. Ohargarria, halaber, abere eta landareen erabilera poetiko agian sinbolikoa.
Gogoangarriak Albaro Matxinbarrenaren irudi fin eta dotoreak, horretarako baitira lagunak.
Jantzi ederra beraz. Badakit ez dela oso egokia baina zilegi bekit Hertzainak eta M-ak taldeen arteko aldea gogoraraztea. Azken batean, ez baitu zentzu askorik rocker izateak, eta bai bilaketan aritzeak.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi