« Atabala eta euria | Amets bizia »
Kontuak / Pablo Sastre / Elkar, 1985
Kontuak Mikel Antza / Susa, 1986-07
Azken urte hauetako idazle jorienetakoa dugu Sastre, bere produkzioak dagoeneko hiru nobela eta iruzkin gaitzat dugun ipuin liburu hau hartzen duelarik. Garapena ere eskatzen du horrelako produkzio batek eta “Mugarria” eta “Hotel Majikoa” irakurri dituenak erraz nabari dezake hori. Oraingoan mundu arras diferente batetan barneratu zaigu Pablo, ipuinenean, eta emaitza ere askotarikoa da. Hamar kontu eta “Hamaikagarrenez” izeneko azken apunte bat eskaini dizkigu, norberaren gustuen arabera desberdin aipatu daitezkeenak. Liburuaren aitzin-solas gisa Mikel Etxebarnek egiten dio lehenengo kritika Sastreri, idazlearen zenbait iturri eta inspirazio gune agerian utziz. Ene gusturako hasierako eta amaierako ipuinak dira eskasenak. Zabalegiak edo indargeak. “Igandea”, “Muskilda” eta “Pierres eta Jean Jaques” ipuinei buruz ari naiz. Baina badira lau ipuin, beren desberdintasunean lorpen betea eskaintzen dutenak. “Makalo kimua”, “Etxea”, “Maite minez” eta “Ivan Gosevitx” izenekoak dira horiek. “Muñekoa” eta “Ama” izenekoak ez naute disgustoan utzi, baina ez naute zoratu ere. “Kontuak” izeneko liburu honetan Pablok, bere nobelek ezkutuan uzten duten errekurtso ugaritasuna agertzen du, umorea, ironia eta krudeltasun harrigarri bat agertzen da, ipuin desberdinetan. Froga zelai bat izan da liburu hau ene ustez Sastrerentzat, eta zenbaitetan helburua erdietsi du eta bestetan huts egin du; baina, oroz gain, idazle baten manerak erakusten ditu, bilatu nahia, hizkuntzaren menperatze trebatua eta bilatuz aurkitzearen ekite eskergarria. Amaitzeko liburu amaierakoan ezarritako “Hamaikagarrenez” horri buruz, zera esan nahi nuke, nik izugarri maite dudala. Egunkari moduan idatzitako zera horretan agertzen den samurtasuna …. Etxebarnek ongi dioen bezala liburua espanturik gabe uzteko modukoa.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi