« Behin da betiko / Batxi Guzur | Ihesi »
Eltzaorra / Ataño / Auspoa Liburutegia, 1985
Eltzaorra Mikel Antza / Susa, 1987-04
Euskal literaturaren bide eskrutaezinetan barrena abiatuz gero, ez da estrainioa izaten “Ataño”ren gisako altxor bitxirik topatzea. “Eltzaorra” izeneko eleberri honen atarikoan Zapirainek berak aitortzen digunez, haurtzaroan berak aditutako istorioen birkreatze eta bilketaren ondorioa da liburua. Euskal baserri giroko “mafia”ren mundua deskribatzen du nobelak, pertsonai nagusi gisa “Dardar” izeneko artzain gazte sendoa paratuz. Bi ingurune agertzen dira nobelan zehar: borrokalariena eta kontrabandoarena. Egileak ez ditu bi mundu horiek aurrez kondenatzen; bi mundu horietan gerta daitezkeen desbideraketak salatzen ditu. Alde batetik borrokalarien kontura negozioa egin nahi izatea, gero indarrez pattaltzen direnean bazterrean uzteko. Bestaldetik, kontrabandoa norberaren probetxurako, eta herria kontutan hartu gabe egitea gaitzesten du. Euskal Doktore Jekyll eta Mister Hyde ere agertzen dira, Basajaun izeneko kontrabandisten buruaren eta herriko gizon prestu baten pertsonan. Nobela kapitulu motxetan egituratua dago, kontaerak “flash-back” erreiteratibo gehiegitxo dituelarik, folletoi modura argitaratua izateko pentsatua balego bezala. Kontaera bera desorekatua da, sobera dauden esplikazioak ere ematen dira; eta akatsik nabarmenena pertsonaien agerketa eta desagerketa arbitrarioa da. Amaiera aldera arte ez da sortzen suspense apurrik, idazleak irakurlea bere abaila berean eramaten duelarik. Alde horretatik “Ataño” transparentea da. Pertsonaien izaerari dagokionez, “heroe”aren emaztearena da agian bitxiena, eta honi ematen zaion “status”a azpimarratzekoa iruditzen zait. Liburu bitxia benetan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez