kritiken hemeroteka

8.615 kritika

« | »

Zortziko hautsiak - Barren ibarrak / Luis Mari Mujika / Ediciones Vascas, 1978

Kritika “ezkritika” denean Luis Mari Mujika / Jakin, 1978-12

(R. Etxezarreta jaunari)

Nik ez diet erantzunik eman sekulan nire liburuei egindako kritikei, kasu honetan ezik. Zure kritika ez baita izan kritika, ezkritika baino.

Ez dizut erantzuten, noski, kritika egiteagatik. Kritika negatiboa ere egiteko libre zara, bainan gauzak probatuta eta autorearekin sartu gabe. Ikusten dudanez oso urduri eta antsiotsu zaude nire liburu produziogintzagatik. Nire lanari “ijitokeria” deitzea ausartu zara zure atrebentzi desgraziatu horrekin. Nire erantzuna garbia da: ez baduzu onartzen nire produzioa aguanta zaitez, ezin baduzu hainbat letra ikusi izorra zaitez… Zein zara zu nere neurriak eta epeak jartzeko. Nahiko ezaguna da gure artean “euskaldunen pekatu nazionala enbidia” dela. Horrelako zerbait sumatu dut zure kritika “adoezente” horretan…

Euskal literaturaren mundutxoan ari garenok elkar ezagutzen gara nolabait. Zure kritika edo jorraketa nire ustez beste baten kontsignaz egin duzu, idazle bateren bideak nolabait “zankadillismoaz” mozteko. Alferrik zabiltza, nik nere bidea jarraituko dedalako eta kikiltzeko umegorri bat ez naizelako. Ezagutzen ditut lagunak zu bezalako kritikaz lur-jotakoak edo desanimatuak. Kasu honetan, ordea, ez dit deus ajolik zuk “zankadilla” merke horrek…

Bestalde, zure kritika ez da kritika. Zu ez zara molestatu aztertzen eta probatzen serioski esandakoak. Kritika hori bitxikeria eta anedotatxo batzuetara mugatzen da: kurtsiba gehiegi erabiltzera, “ah” exklamazio gehiegi ekartzera, rimaz burlatzera, bertso gordinekin adarra jotzera. Bestalde Yeats, Prevert, Breton etab. ere badaudela gogoratzen didazu Hernández eta Neruda ezbeste. Oso ondo: bide horiek libre zera zu jorratzeko, jorraketa honetan denbora pasa gabe…

Zuk, ordea, mamia ez duzu ukitu, zu ez zera molestatu nire irudimen mundua aztertzen (behar bada gero ezezteko), ez zera molestatu rima-klaseak aztertzen eta puntukatzen. Dana jeneralkietan eman duzu. Zuk (sumatzen dudanez) ez dakizu zer den bisemia, sinestesia, metonimia etab. gure poesian. Zuk Hernández, Neruda, Aleixandre bat “antologia” koxkorretatik ezagutzen duzu, eta halaere nerekin besterik gabe sartu zara. Hitz batean libre, oso libre zera zure iritzi negatiboak emateko, baina probatuta.

Juan Mari Lekuona 35 orrietan “Zortziko hautsiak” liburua aztertzen molestatu den bitartean, edota Edertzalek beste liburuan 62 orrietan bere aportazioak (ta negatiboak ere bai zenbait orritan) ekartzen dituen bitartean zuk “platonikoki” bi horritxoetan dena ankaz gora botatzen duzu. Barkatu, baina ez dago deretxorik horrelako kritika “zankadilleroak” seriotasun gehiagorik gabe egiteko. Zure joera atzean kontsigna bat dago, eta susmoa badut nondik datorren. Bestalde, urduri zaude nor den Edertzale jakiteaz. Edertzalek bere deretxoa du beste edozeinek bezala bere izena gordetzeko. Bakarrik diozut Edertzalek zuk baino ezagumen gehiago duena gai honetaz Unibertsitatean “Hernández-en metaforaz” lan sakon bat egin duelako.

Hemen denok ezagutzen gara. Gaur egun euskal kritika literarioa partzialkeriaz josia dago. Gure artean taldetxoak, laguntxoak eta eliteak nahiko nabarmenak dira idazle bat jorratzeko Euskal Herrian bi sistema daude: 1) normalena, egiten duena ixildu ta marjinatu, 2) ixildu ezik pertsonalki atakatu. Baldin eta bat elite batzuen barnean sartzen ez bada errukarria da. Marjinatu egingo dute. Nik ongi dakit honetaz eta beste batzuek ere bai. Adibidez gure konkurtsoen munduan (maizetan) mundu uste-partzialista bat da. Bestela aski da begiratze azken urtetako ibilbideari. Gure antologiak ez dira libre “partzialkeri” horietatik Joxe A. Muxikak Zeruko Argian (1977-uztaila) hau zion Euskonomia zela-ta: “Gusto baduzu irakur eta ez baduzu… hor konpon. Baina behintzat ez da liburu hau beste munduko arropaz jantzi, eta aipagarri da hori euskal letren mundu txiki hau influentzia eta joera taldez (adixkidetasunak ere bere papera egiten duelarik) beterik dagoela ikusirik”.

Zoritxarrez gure kritika mundua laguntxoena eta elitena dan. Elite horretan sartzen ez dena ez da ongi paratuko. Zoritxarrez ez da ematen Joxe Azurmendik Miranderi buruz eta (Anaitasunan) zioen angelismoa gure kritikan… Nik poesi bidean “sozial poesiaren” hildotik ez ibiltzeak ekarri dizkit zankadilla hauek. Esana diot eta esango dut harritu naizela Ibon Sarasola batek DEIAn orain bi hillabete Aresti-ren “Harri eta Herri”ri buruz kritika hain ez-leuna egitea orain hamar urte hauetan poesia soziala ez dena biziki marjinatu duenean. Joan Mari Lekuonak adierazten duenez nire poesian poesi sozial zenbaiten (ez guztiaren) salaketa bat dago, eta hortik datoz nire kontrako ostikoak. Bai abeslaritzan eta bai poesian utzi egin behar ditugu panfletarismoak

Kritika bat egitean probatu egin behar da, joerak, itxurak, azalkeriak utzita.

Azken batean zure posturak (zuri horretarako ordena eman dizunak) ez dit ajola; uste dut Lekuonaren 32 orriko azterketa eta bestearen 62 orriko azterketa nahiko argumentua dela zure zankadillarengatik urduri edo nerbioso ez jartzeko. Gainera… jakizazu liburu bat, azken finean, ona ala txarra den ez dutela azalduko ez prologariek eta ez eta zu bezalako torpedariek, geroak eta urteek baino…

Gure etxean bada ordua kritika serioago bat egiteko eta eskatzeko ordua, eta batez ere gure “adixkidetxoen” elitetatik haruntz gauzak neurtzeko garaia.

Azken kritikak

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Asier Urkiza

Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx

Aritz Galarraga

Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu

Mikel Asurmendi

Denboraren zubia
Iñaki Iturain

Aritz Pardina Herrero

Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Joxe Aldasoro

Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia

Aiora Sampedro

Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez

Mikel Asurmendi

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Maialen Sobrino Lopez

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

Asier Urkiza

Espekulazioak
Arrate Egaña

Nagore Fernandez

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Txani Rodríguez

Azken batean
Lourdes Oñederra

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

Hedabideak