« Gadafi hiltzeko agindua | Baina zein ez zaio esperantzaren bati atxekitzen »
Uneka... gaba / Miren Agur Meabe / Labayru, 1986
Uneka… gaba Eusebio Erkiaga / Idatz & Mintz, 1987-12
Opari xume ta fina eskeini deutso gure hizkereari, hain zuzen lehenengo esku-erakutsia, lekeitiar idazle gazte honek. Labayru Ikastegiak bere GALBURU arloan argitaratua. Kanpo-neuniz txikerra, 123 orrialde, sakelerako egokia, edukiari, eleder txorta txanbelinari antzo, usain gozoa dario.
Dituan apaingarriek, Jaime Vicariok plumilaz taiutuak, irakurlearentzat atseginago bihurtzen dabe.
Ipuin edo azalpeño, idazle askoren emoietan agertu ohi ez dan gardentasuna, barru biloiza bipil erakusten deuskue irudimen-lan laburrok. Erioneko gardentasuna, tolesbakoa, batzuetan poz arindua, hurrengoan atsekabea minsor agertu ohi dauana.
Txorta txanbelin horretako pitxi ugarien artean bereiz daitekezan esalditxu esangarriak; halako… “mehetzen doan egunaren aztarna”, “tordantxa batek kantuari ekin eutson”, “Arratsalde , barrian niretzat ernetako larrosa”, euneek baino ezin daikeguz gorde”… honelakoak nik irakurtean, Lauaxetaren harako txorien hegalotsa behin eta baniro sentidu izan dodala esan nei
Izan be, hizlauezko lerro luzeagoetan sarritan lirika ereduko ixuria txit nabarigarri da, doinu minkun, bigun, sarkor.
Eta nunbait be, etorkizunean lan barri baizen gozatsuak izango doguzan promes argia da. Lora ta abesti, urrin eta kolore, durundi ta gurari, miniaturaz jazten dau eder lerrorik ugari. Arima samurreko artistearen ikutu atsegina.
Gauza txikien mundu hedatura garoaz, konturatu be egiten ez gareala. Enkantu ezezagunaren sareetara sartzen gaitu, eta noizbaiteko poz tintilaren ostean, tristeziaren edari mingotsa eskeintzen. Agiriko ta ezkutuetako gauzak, pertsonak, abere xaloak.
Idazlearen ikusmenak beretu dituan pintura agerpenezko oharrak eta izenondo ugariak pilatzen ditu, eta gure barruko itsaso bare gurakoan uhin bizi biziak harrotzen. Lerroetan zehar, sentimentu bizipenen mihesa fina ehunduten jakin dauanak nortasuna dakarrena uka ezina dogu eta euskal-elertian dagoaneko toki bereziaz jabetu daitekena.
Bai. Iheskorra jakun bidealdi honetan “uneak baino ezin daikeguz gorde”. Ausaz, egunero bost minituko samin urrakadea, edo bost minituko atsegin igurtzia besterik guretu ohi ez dogun antzean.
Mirenek asmamen iturburua neskato zanetik ohe-burukoan euki dau, eta egon dan eta dabilen tokietan. Bilatu baino lehen etorri jatorkoz mila irudi, ames-atal, gertari txit harrigarriak.
Gizaseme ta emakume azturak asmo-ikuspenez antzemoten dakiana zer nabaria da, barruko argi dartada susmatzen ditu eta lerro biribiletar agertzen, bihozbera, zirikari, zelan dan Ustebagako pasarteak damoskuz, og mamintzan ezkutaturiko intxaur zati gozagarriak bailirean. Sarritan, irakurleak ezin susmatu jarraian zer datorren. Sospresa gazigozoak, oraingo idazle batzuek ohi dituenetarikoak. Eta jostariak be bai.
Besteak beste, aspaldi izan genduzan gure inguruko jatorriko idazle erdaldunak, Santi baina batez be Tomas Meabe. Orain bazter berberean beste Meabe bat loratu da, baina zorionez euskal zelaian, sentimentu eta irudi adaskak ganezka dituala.
Zein dan pozgarri testigu eredua hurrengorik hurrengo eskuratzea! Gure ereskin zahar samarrean jo ez ditugun nota beratz samurberak, orainarte entzungatxak, eskeini deuskuz, apalkiro eskeini be.
Euskal-literatureari eder opari oparoagoa egingo deutsolakoan gagoz, zeruetako Jaunaren borondate ona bitarteko dala.
Agur, Miren Agur. Ondo etorria!
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza