kritiken hemeroteka

8.810 kritika

« | »

Zakurra zeure laguna / Gotzon Garate / Elkarlanean, 2002

Aurrekoaren ildotik Arantza Etxebarria / Idatz & Mintz, 2003

India harrigarria irakurri dogunoi ezaguna egingo jaku liburu honen itxurea eta egiturea. Liburua ez da lineala. Herren ordez, hainbat kapitulu nagusi hartu dira ardatz, hala nola, txakurren ezaugarri orokorrak, ohiturak, heziketarako aholkuak eta abar, eta atal nagusi horreen barruan azpiatalak eon dira adibide konkretuakaz. Horregaitik, ez jaku arraro egin behar txakur bera (Artsai, Bat, Mendi…) kapitulu baten baino gehiagotan agertzea, egitate desbardinen erakusgarri. Txakurren arrazak, portaerea, txakurren inguruko barriak —ez beti onak— eta txakurren psikologiaren barri be emon deusku Gotzonek.

Liburu autobiografikoa da, txikitako abenturakaz hasi eta gaur egungoak be batu dauzalako. Izan be, Gotzonek Elgoibarko jaiotetxean txakurrak ebazan eta gaur egun be, Deustuko Unibersidadean, txakurrei gauhez jaten emotea dau ilusinorik handienetakoa.

“Umetan etxean izaten genuen zakurra, eta gero, atzerrian urte mordoxka eman ondoren, Euskal Herriko baserrietan ibiltzen hasi nintzenetik, berriz ere zakurrekin ibiltzeko zoriona izan dut. Deustuko Unibertsitatean ere bi polizia zakur ditugu”.

Liburua arin-arin irakurten da, azpiatalak sano laburrak direalako. Ganera, ez dago azpiatalok alkarren segiduan zertan irakurri, nahiko autonomoak direalako berez. Baina, nire eretxian, liburuko atalik erakargarrienak azken kapituluak dira, hau da, txakurrari buruzko atsotitz eta esapideena eta, zelan ez, beste ikuspuntu batetik hen bai, hitzatzea: “Bere jabeari zakurkume batek idatzitako eskutitza”.

Gotzonek bere bizipenak hartu dauz oinarri hau liburuau idazteko. Urteetan Euskal Herriko bazter guztietako hainbat baserritatik ibili eta gero, oroitzapen guztiak bildu dauz eta liburu itxuran emon deuskuz, jakingarri interesgarri askogaz batera Txakurrak maite dauzenentzat erakargarria izango da liburu hau irakurtea, gauza ezezagun asko ikasi leitekez eta. Gotzonek berak be, hitzaurrean, argi dinosku zergaitik eta norentzat idatzi dauan liburua:

“Zergatik idatzi dudan liburu hau? Zakurrak maite ditudalako. Zakurren ohoretan. Nirekin beti borren maitagarri jokatu duten animaliok euskaraz gorazarre bat merezi zutela iruditu zitzaidan”.

“Zakurrak maite al dituzu? Zakurren laguna al zara? Etxean zakurrik al duzu? Zakur bat zure ondotik igarotzerakoan, begiratu guria egiten al diozu? Bai? Orduan irakur ezazu liburu hau. Ziur baino ziurrago, gogokoa izango duzu. Hemen agertzen diren gertakizunak egiazkoak baitira, gure lagunoi gertatutakoak”.

Txakurzale ez direnek ez daiela liburu hau irakurri, horrenbesteko maitasunak ausika itoko dauz eta.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak