kritiken hemeroteka

8.412 kritika

« | »

Hamaika ispilu ganbil / Asel Luzarraga / Labayru, 2003

Idazle barri baten nobela barria urbegi liburu-sorta barrian Igone Etxebarria / Idatz & Mintz, 2003

Literatura hedatuteko hainbat bide eta adar zabaldu ditu orain arte be Labayru Ikastegiak, aldizkari hau berau horren lekuko dala. Aspaldikoak doguz gure liburu-sorta gehienak, bakotxa helburu jakin bategaz sortua: ‘Sutondoan’ gure lehengo idazleen literatur-testuak berreskuratzeko; ‘Jarein’ idazle klasikoen idazlanak ezagutarazteko; ‘Laratz’ herri edo ahozko literaturari erregistro idatzian bere lekua emoteko; ‘Galburua’ idazle hasi barrien idazlan laburrei urtenbidea emoteko. Zerrenda horretan ‘Urbegi’ sorta barria sartu beharko dogu aurrerantzean.

Urbegi, Berez, Galburuaren hurrengo pausua da. Galburuan nobela laburrak eta ipuin bildumak argitaratu izan dira, gehienak sortu barriak, banakaren bat itzulita. Horretarako sortu zan izan be, idazle barriek idazlan ez oso luzeak egiten dabezanean urtenbidea emoteko, gero idatzi zabalagoak etorteko be. Urbegi sorkuntza lan luze sendoak argitaratzeko sortu da. Urbegian gora doan lez eukiko al dau bildumak be jarraipen etenbakoa!

Sortari hasiera emon deutsana Asel Luzarragaren lana da. Asel Luzarraga izen baria dogu euskal letretan, izan be, lehenengo lan luzea dau Hamaika ispilu ganbil izeneko nobela hau.

Asel Luzarraga bilbotarra da (Bilbo, 1971-10-20), baina aita mundakarra izanik, lotura handia dauka kostako herri horregaz. Izan be, gaur egun Bermeon bizi da.

Euskerea ama-hizkuntza izan ez arren, betidanik sentidu dau bere barrua euskaldun. Euskerarako zaletasun hori amaren aldeko amamagandik ei jatorko. Amama Bilbokoa zan, Errekaldekoa, euskalduna, eta Asel txikia zala, anima etxera joaten jakien euskera irakasten. Ordurik dauka berak euskera ikasi eta hizkuntza horretan biziteko guraria.

Prestakuntza aldetik, Enpresa ikasketak egin ebazan Bilbon, Elkanoko eskolan. Orduan hasi zan euskera euskaltegian ikasten be, ordurako bere kontura egindakoari jarraipena emoteko. Lanbide hori ez zala bere gustukoa berehala igarrita, ikasten amaituaz batera Euskal Filologian hasi zan Deustuko Unibersidadean. Karrera amaitu ebanetik irakaskuntzan dihardu, azken urteetan Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolan.

Euskaltegian, dana dala, euskera batua ikasi eban. Berak, ostera, euskaldun bizkaitarrakaz euskera egiteko ahalegina egin eta bizkaiera landu dau, bai bere kontura liburuetatik ikasita, bai hainbat herritako lagun euskaldunekaz belarria zuhur ibilita.

Idazteko zaletasuna umetakoa dau, 6 urtegaz ipuinak idazten ebazan, eta 18 urterako 500 orriko nobela mardula idatzita eta haren bigarren partea ia amaituta eukazan. Artean gaztelaniaz baino ez eban idazten, geroago ikasi eta aldatu eban euskerara, eta hod dana inoiz agertu bank dauka.

Beti prosako generoetan ibili ondoren, unibersidadeko garaian olerkiak idatzi ebazan, euskeraz bakarrik. Baina barriro lehengo bideari heldu eutsan eta, leihaketa batzuk bitarteko, ipuinak argitaratu izan ditu Aizu!, Zer eta Deia aldizkarietan. tehenengoan AEKk 1991an eratutako ipuin erotikoen leihaketako ipuin irabazlea argitaratu eban. Zer-ekoa bizkaieraz egindako lehenengo saioa da, hori be leihaketarako idatzia. Eta Deia egunkariak eratuten dauan Ortzadar leihaketa dala-ta birritan argitaratu dabez bere idazlanak.

Hamaika iapilu ganbil lehenengo lan luzea dau, orain argitaratu dana, baina ez orain idatzia. 1993an hasi zan idazten eta set urtean ekin eutsan. Handik urteakarrenera barriro heldu eta orraztu eta orain heldu jako kaleratzeko ordua. Halango prozesu luzeak, jakina, bidean hainbat aldaketa egin beharra dakar. Nobelan institutuko ikasle-irakasleen gorabeherak ageri dira, baina egilea bera aldi horretan heldu egin da. Nobela idazten hasi orduan, bera ikaslea zan eta ikuspegi hori zan nagusia nobelaren hanko gertaeretan. Gero, batua, irakasle hasi eta ikuspegia apur bat aldatu jakon. Beste alde batetik, idazten hasi orduan Hezkuntzako erreforma egin bank egoan eta institutuan BBB eta UBI ikasten ziren, gero ostera DBH eta Batxillerrak. Hori dana egokitu behar izan da nobelan.

Nobelan argi geratzen da idazleak gaur-gaurko musika taldeak ondo ezagutzen dituana, hainbat aitamen dagoz hori erakusten dabenak. Eta horrek badauka azalpen bat, bera be punk-rock talde bateko kantaria da-ta, Punkamine taldean.

Hamaika ispilu ganbil nobelako gertaerak biribil edo zurrunbilo biren artean dabilz. Esan daigun protagonistak bizimodu bi dituela, edo izakera bi, bakotxean bat erakusten badau be. Alde batetik, institutu baten dabil irakasle eta han era bateko hartuemonak daukaz ikasleakaz eta ganerako irakasleakaz. Eta bestetik, arreba eta biak oso bereziak dira, eta dibertitzeko modu bitxia daukie. Biribil biak ezbardinak dira guztiz, nahiko erreala eta sinisgarria bata fikzio eta surrealismo ukutukoa bestea. Bat egiten dabe tarteka-tarteka, eta azkenera arte ez da argituko nor zertan dabilen eta zergaitik.

Haria hori izanda, bitartean beste era askotako kontestuak sartzen dira: institutuko ikasleen arteko hartuemonak, irakasleen artekoak, ikasle-irakasleenak, gurasoseme-alaben artekoak, sexua, musika, kaleko giroa, manifestazinoak, zaletasunak eta misterio apur bat telehistaren bidez zabaltzen diran zenbait barri direla eta.

Testuan berbeta-mota bi darabilz idazleak. Narratzaileak eta pertsonaietako batek, irakasle euskaldunbarri batek, batuaz berba egiten dabe. Baina ganerakoek alkarrizketetan bizkaierea darabile, bai ikasleek euren artean, bai irakasle-ikasleek. Hizkera aldaketak erregistro bakotxari konnotazino bat emoten deutso, batuaz dagoana formalagoa da, bizkaierazkoa biziago, naturalagoa gehien baten. Egoerak be zerikusi handia dauka ha ta guzti be.

Egoera sinisgarri-ez sinisgarrien arrean saltoka, berez-berez doa kontakizuna aurrera. Pertsonaiak apurka-apurka ezagutuko ditu irakurleak, zenbat eta aurrerago joan gehiago jakingo dan euren ga ean, batzuetan sorpresa eta guzti ganera, uste bako alderdia erakusten dabelako.

Haria ondo jarraitzen da, denboran beti aurrera doalako. Iraganeko barriak al karrizketen bitartez emoten dira, atxakiaren bat tarteko dala bumra etorritako oroimenen bitartez. Ha ta guzti be, pasarte batzuetan, hari nagusia bigarren mailan geldituten dala esan leike, egoera jakin batek berak hartzen daualako garrantzia Halangoetan idazleak deskribapen zehatz biziak emoten ditu, baila gordinak be sexu kontuak direnean, erritmoa arindu eta intensidadea areagotu egiten da eta irakurlea amaieraraino heltzeko harrapatuta geratuko da.

Inguru fisiko zein narratiboak hurrekoak egingo jakoz euskal irakurleari, gitxi gorabehera Busturialdeko jatorriko bilbotar baten inguru ohikoak diralako aitatzen direnak: Bilbo, Zazpi kaleetako taberna giroa, Sopelako hondartza, Gemika, Mundaka, Benneo, institutuko giroa. Barriak emoten dituana be Euskal Telebista da.

Pertsonai batmen jokabidea dala-ta, lehenengo ikusian dana arinkeria, boterea neurtzea eta trikimailu ustelak direla pentsatzeko bidea egon daiteke. Baina alkarrizketei erreparatu ezkero, heste batzuekazko lehia horretan pertsonai bakotxa bere ‘morala’ definitzen eta zehazten doa, izan be, ideia garrantzitsua da moralaren kontu hori nobelan zehar, jokabideak horri buruz esaten danaren araberakoak dira eta.

Bitxikeria moduan, deigarria da musika estilo eta taldeen eta garagardo-marken ganean idazleak erakusten dauan jakituria.

Azken baten, liburua takada baten irakurteko modukoa da.

Egilea hasi barri da arlo honetan, Baina trazea dakarrela ikusten da, aurrerantzean bide ederra egitea opa deutsagu. Izan be, honezkero bidean dauka beste nobela bat, 2003ko Igartza Beka irabazi dau-eta, sorkuntza lan bat egiteko. Beraz, laster da eskuartera haren hurrengo lana.

Azken kritikak

Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz
Jose Angel Irigaray

Asier Urkiza

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux

Nagore Fernandez

Bisita
Mikel Pagadi

Jon Jimenez

Hamlet
William Shakespeare

Aritz Galarraga

Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon

Hasier Rekondo

Feminismo zuriaren aurka
Rafia Zakaria

Jon Martin-Etxebeste

Dimisioa
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Hetero
Uxue Alberdi

Irati Majuelo

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Amaia Alvarez Uria

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Patxi Larrion

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

Hedabideak