« Bidalien egiñak | Biotz-begietan »
Kresala / Txomin Agirre / Itxaropena, 1954
Kresala / Euzko Gogoa, 1955-05
Irugarrenez datorkigu Agirreren “Kresala”: oraingo ontan lengo argitaldietan baiño askoz ere dotore ta apaiñago. Etxeberriaren marrazkiz iantzita. Itxas ertzean iaio ta bizi izan geranok, bizkaitarrok batez ere, asma ta ikus dezakegu, zeiñen zintzo ta biziki itxas-gizon-emakumeak irudikatu ditun bere eleberri ederrean Agirre iaunak. Ni neuk, orrialde guzietan arkitzen ditut aurtzaroan errian ikusi nitun oitura ta giza-emakumeen irudi bizi-biziak.
Tramana ta Brix’en antzeko atsoak ez dira Bizkaiko itsas-errietan palta, ezta Kitolis bezelako gizonak ere.
Etzaigu idazle andi au giza-biotzaren ximur ta korapilloak askatzen ari bere eleberritan, oraingo nobelarien gisa: geroagokoa dugu oitura ori. Agirre’ren garaian eleberriak barne-maratilla gutxikoak izaten ziran; oitura-eleberriak geienbat, eta idazleek oiturak zeatz-meatz azaltzen atsegiñik andiena artu oi zuten, eta irakurleek ere orrialde aiek irakurtzen. Iñortxok ere ez ditu, euskeraz beintzat, ain ederki oitura auek azaldu. Eta nolako euskera aberats eta ioria Agirrek bere liburuetan darabillena. Arraiña uretan baiño erosoago dabilkigu idazle au euskeraren ur mamitsuetan.
“Kresala”ren ondoren “Garoa” eman zigun, baserrigiroz mamitutako eleberria. Gipuzkeraz ere trebe agertu zitzaigun; bear bada liburu onek lenengoak baiño garaipen beteagoa iritxi zun euskaldunen artean, gipuzkeraz idatzita zegolako noski. Egia aitortu ordea, Kresalaren idazkera atsegiñago zait neri beintzat. Erantziagoa da Garoakoa baiño; ez du aren oparotasunik, aren jariorik, baiña doi, zeatz eta zintzoagoa da. Izan ere itsas-giroa ertsiago ta tinkoagoa da, baserriko giro patxaratsu ta zabalaren aldean.
Aita Onaindiak itzaurre iori bat iarri dio liburu berri oni, baita itsas iztegi bikain bat ere erantsi dio. Ao betez esan, “Kulixka Sorta” lan eder onekin benetan aberastu zaigu.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi