« Txillardegi jaunari erantzuna | “XX’garren mendeko Nafarroako euskal-idazlariak” »
Goazen Lourdesa / Lazkao'ko beneditarrak / Donostia, 1958
Goazen Lourdes’a Ibinagabeitia'tar Andima / Euzko Gogoa, 1958-03
Ingurraztitxo apain batean eman dizkigute Lazkaoko beneditar gazte batzuek, Lourdes’era erromes dioazenentzat bilduta, ango Birjiña Sortzez Garbiari’dagozkion zenbait iakingarri. Idaztiño orretan arkitzen dira Masabieille’ko arkaitz-ean gertatutako mirari nagusien berri ez-ezen, bai eta toki santu artan ikus ditezken gauza guziena ere. Antxe arkituko ditu irakurle zintzoak, turismu-liburu batean bezela, Lourdes-ko lurraldeari dagozkion zeaztasunak.
Esan bearrik ez euskera errex eta txukunean emana dagoenik, Lazkao’ko beneditar trebeak oi dutenez. Liburutxo onek beste liburutxo bat dakarkit gogora, Aita Goñi oiartzuarraren “Lurdeko Gertaerak ” deritzaion liburutxo xoragarria. Liburu artan, oraingo onetan baiño, zabal ta sakonago edesi-ta daude Bernardatxo ta Sortzez Garbiaren inguruko gertari guziak, euskera ederrenean zeatzki kontatuta. Amaxei urteko mutil koxkorra nintzanean irakurri nuen Goñi’ren liburua, eta egia esan, biotza lapurtu zidan aren euskera goxoak. Pozik ikusi nuen geroago Altube jaunak ere aintzat zeukala “Lurdes’ko Gertaerak”. Bere anai jesu-lagunek ez ote lezakete berriro irarri aspaldi akitu zan liburutxo polit ori?
Gure txalo beroenak ar bitzate Lazkao’ko beneditar maiteek. Idaztiño au baiño goratzarre bikaiñagorik ezin zezaioketen egin Lourdes’ko Birjiñari. Orrialde txukun oien artean gure erria ere antxen ageri da Ama Birjiña bertsolarien aotik goraltzen. Bilduma ezin politagoa antolatu digute lekaide azkarrok. Erosi ezazu irakurle, eta or ikusiko duzu diotsudana egi-egia dala. Eta bidenabar, eun-urtebetetze ontan, Lourdes’en agertu zanari pozik andiena emango diozu
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo