kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Goazen Lourdesa / Lazkaoko Beneditarrak / Donostia, 1958

Goazen Lourdes’a E'tar N / Euzko Gogoa, 1958-03

Ona emen liburuxka xalo ta argia. Lazkao’ko beneditar gazte batzuek egin digute. Apaingarriak Labaien’dar Matxin’i zor dizkiogu.

Aurten Lurdes’era dijoa kristauen begi ta blotza. Eun urte baititugu, Zeruko Ama Bernadatxo’ri agertu zitzaiola. Eun urte auetan amaika aldiz jo dute kristauak Lurdes’ko Artzulo miraritsu-aldera. Euskaldunok berarizko eraspena izan diogu leku santu ari. Ain zuzen ere, Bernardatxo’ren abizenak euskal-soñua baitu. Soubirou prantzensentzat, baña euskaldunontzat Zubiru dezu, nexkatxaren abizena.

Baña goazen arira. Aurten Lurdes’era dijoazen euskal-erromesei eskein ederra egin die Lazkao’ko beneditar gazteak. Lurdes’ko berri, kanta, bertso ta abar, liburuxka atsegiña sortu digute benetan. Atalburuak ikustea naikoa dezu, diodana onartzeko. Ona emen batzuek

Jubileo Barkamena aurtengo Erromesentzat. – Bernardatxo ta bere gurasoak. – Artzuloko neska txuri. – Entzun Andre Mariari. – Lourdes’ko itzulia. – Lourdes’ko ura. – Lourdes’ko bertsuak…

Ez dizut erdirik ere jartzen emen. Baña esanak naikoa dituzu, liburu onen gaurtasun eta probetxua ager-arazteko.

Euskera, ditekenik errezena dizu. Eztu gure erriak orrialde auetan neke aundirik izango irakurtzen. Iturriko aria bezela ixuriko zaio euskaldunari biotzera, liburuxka onen esana.

Euskal-erromes guziak Lurdes’era abia-aurrez, liburu au eskuetan bear lukete. Onela, beren Lurdes’erako bidea askoz ongarriagoa izango zaie.

Gure zorionak Lazkao’ko gazte langille eroso auei. Lenbiziko lan onek beste asko eskatzen ditu ondoren, eta orren jator asi zaizkigunak, aurrerantzean beste onelako liburu atsegin-goxoak sortuko dizkigutelakoan gera. Onela egin dezala gure Jainkoak.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak