kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Euskomunia edo Zoroastroren artalde / Gorka Trintxerpe / Gero, 1973

Euskal idazlan bi hitz laxoz Andolin Eguzkitza / Anaitasuna, 1978-01-01

Ezin inoiz prosa izendatzeko modu hau —hitz laxo edo hitz lau— egokiago erabil Gorka Trintxerperen “Euskomunia edo-Zoroastroaren artalde” lburuko “Joanes Munaetakoa” elaberri laburrean, eta Sabin Irizarren “Txingo” liburuan baino. Bigarrengoan bezala, hala lehenengoan ederto heldu diete egileek beren lanbideei: prosa laxo, lau, argi, askotan sarkor, sotil, erraz eta atsegin, lasai eta zalantzarik gabe ederra lortu digute, eskaini eta gusterazi.

Irizarren liburua, zahartxo xamar honez gero, 1973.ean argitaratu zuen Gero-k; Patxi Zabaletarena, berriz —bera baita Trintxerpe—, aurtengoa dugu. Honek beste lan asko dauka bere barruan, baina egileari ez bezala, “Joanes Munaetakoa” izanik gehien gustatu zaidana, eta liburu honen berri jadanik Zeruko Argian J. A. Mujikak (sic) emanda duenez, istorio hori beror bakarrik aipatzeari eritzi diot onena.

Irizarren obra, “gertaldi eta ibilkeriak” ezartzen dio autoreak azpizenburu, oroimen liburu bat da, baina erdi elaberri tankeran idatzia. Egia esan, guti dirateke hau bezalako liburu irakurterraz eta arinik euskal literaturan aurkitzekoak. Liburuaren azalean esaten den bezala: “idazle berria, bizitzako esperientziaren fruitu, idazletrebetasunik agertu digu autobiografia nobelatu honetan”. Eta egia da, apur bat harritzekoa, bere denborako seme izanik, halako xalo- eta bizitasun bereziak erdiesten baititu bere bizitzearen pasadizuen kondakeran. Gerra zela eta Euskal Herritik alde eginda, euskal umeek atzerrian erabili zuten bizikeraren berri ematen digu, lehendabizikoz Belgikan eta Frantzian gero.

Liburua polito dago egituratua, zatika banatu rik dauden kapitulu laburtxoak baititu ardatz, eta etendurari ederto asko eusten zaio obra osotik zehar. Hala eta guztiz ere halako zati bi ezberdintzen dira liburuaren irakurtzean; lehenengoan ume denborako gauzak kondatzen dituenean oso bizia, alaia eta zuzena da; gero, ostera, etenduraren beherakada bat gertatzen da, lantzean behin gainditzen dena, baina lehenengo atalaren batasun eta jarraikotasunik lortzen ez duena. Ez du, baina, ez gatzik ez biperrik galtzen, berau izanda, beharbada, daukan bertuterik interesgarriena.

Hain gauza polita eskaini digun egile trebe eta gizon heiduak ez ote digu besterik zor? Haren esperoan gauzka, zeren jadanik, Koldo Izagirrek behin batetan ziostanez, liburu bakarreko idazleak sortu barik, edo eta alferkeriaz horrelako bilakatu barik, zertxobait gehitxoago idazteko ordua baita.

Hogeita hamar horrialde bakarrik dauzka beste testuak, Gorka Trintxerperenak. Ez da testu bat teknikaz koraphotsu eta nahasi, aurrekoa legez laxo eta bakun baizik. Horregatio bihotzera heltzen den bakuntasunezkoa:

“Artzaintzan hazia zen. Pausoz pauso, harriz harri, itzalez itzal ba zekizkien mendi haitako berriak; eta bideak, bidexkak, bide txihorrak (sic) eta laisterbideak. Ba zekien eguzkik ze garaitan non jo behar duen urtaro bakoitzetan. Pizti gehienen ohiturak eta garraisiak ezagunak zitzaizkion. Eguraldia inork baino hobeki ezagutzen zuen, aizeri tankera hartzen baitzion goi haitatik. Eta gainera pizti ta egaztiei susmoa garrasiatan ezagutzen baitzien. Bere aita, aitona, aitonareri aitona to arbaso guztiak bertan bizituak ziren, baserri berberean. Zuhaitz bakoitzak, belatsoro bakoitzak, hesi bakoitzak, orma bakoitzak ba zuen Joanesentzat halako oroigarriren bat:…”

Nasaitasunez, agian maitasunez ere, egindako deskribaketa bat ezelako zalantzarik gabe.

Baserri baten hustutzea eta beronen jabearen kalera jaistea da kondatzen zaiguna. Oreka lortu da. Deskribaketetan eta kondakeran. Ez da nigarti gertatzen; arras bestela, indartsu eta oldarkor eta apika “euskera”ren pasartean izan ezik, osotoro naturala. Eta tamalgarria da hori, baina hizkuntzaren arazoa sartu gura izatean ez du Zabaletak punduan jo, —beste ipuinetan ere halako zeredozer gertatzen da batzutan—, ez du aparatu egin. Bestalde baserritarraren etsipena ederto dago marrazkitua, benetan esan daiteke Joanes euskaldun nafarraren desesperantza ederki erakutsi digula Gorka Trintxerpe nafarrak. Agian gero oparotsuago baten itxaropenaz.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak