Aberri oyuak / Joseba Zubimendi /
Idazti barrijak Lauaxeta / Euzkadi, 1932-04-08
“Aberri oyuak” deritxoe oraintsu argitaldu diran olerki batzubei. Zubimendi idazle jatorra dozu euren guraso. “El Pueblo Vasco” Donostian agertzen dan izparringijan sarri idatzi dau euzkeraz eta iganderoko euzkel-orri txukun bat bere zainpian dauka.
Olerkari zalakorik ez genduban uste, baña azkenengua barik deduz dabillan olerkari bat dala, erakutsi dausku. Ordu onean betor geure euzkel-arlora. Izkuntzak biar ixana badauko ta. Olerki txorta polita dozu, beti aberrijatzazko gayak azalduten dauzala. Orain arte, aberrijatzazko olerkari bakarrak, Enbeitatarrak ixan doguz. Gaurtik Zubimendi be emen daukogu. Olerkitxu gustijak atsegingarrijak dira, irakurteko errezak eta gai berezidunak. Euzkera samurra darabil eta aboko egingo yakoez gustijai. Agirre’tar Jose Andoni’ren aurritza dakarre.
Aldun onek agertzen dauskunez, olerkari ta idazle jatorrak, aberrijaren alde askoz be geyago egingo dabe, Araudijak baño. Mourlane Mitxelena idazle jatorrak onetzaz sarri idatzi dau Madrid’eko izparringi baten.
Zubimendi’ren olerkijak baña beste gai maitekor bat be agertzen dauskube. Liburutxu orregaz irebasten dana, Ugarritza’ren aldezkua ixango da. Euzkotar gustijak ba biartubak dira olerki orreik erosten.
Olerki baten edo neurtitz baten, sarri oldozkun txukuna, aberrijaren deya edo oyuba entzungo dozu. Sorotzat askok artzen dauz olerkarijak, baña euren bete-biarra daukoe emen. Zubimendi’ren olerkijak berebizikuak dira geure barruko aberri-miña piztu ta indartuteko. Elertijak eta aberrijak ontzat artu dabez. Zorijonak ba idazle argi ta adizkide onari. […]
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi