kritiken hemeroteka

8.535 kritika

« | »

Umezurtz olerkiak / Xabier Lizardi / Itxaropena, 1934

Gure olerkarijak / Euzkadi, 1934-05-23

Olerki-idazti bi jaso doguz. ¡Auxe poza! Euzko-Olerti barrutijan boskarrenez egingo dan jai-aurrian, Lizardi’tar Jabier zanaren liburu bat eta “Orixe”ren beste bat artu doguz. Zarautz’eko udalak ordaindu daun “Umezurtz olerkiak” irakurri baño len, Aita gurea esan dogu. Geure bijotzeko adizkidia ixan zanaren gogo-aldez.

Idazti oni buruz zerbait esango, gaur Aitzol azkarrak jarri dautson itz-aurriatik ekingo dogu. “Amalau olerki bildu doguz gogo-lorepil onetan. Batzuk, gitxi, gure “Yakintza”-n “Lizardi” berak azken bixitz-aldian argittaratu-eragiñak; geyenak, barriz, olerkariaren paperetan, bedartzan garo naruaren azpijan basaka loreak apalki estaldua egoten diran eran gordeta egozanak.

Gustijak dakarguz argittara. “Lizardi” zanaren azken-amets lore oneik eguzkijak jotakuan euren jantzi apañaren edertasun erakutsi ta axiak eragindauan euren usain gozuan euzkotarren bekokijak igurtzi ta birikak kutsu bixigarriz axe dagijezen.

Amalau olerki oneitatik, olerki sollak doguz. Alegija, bestiakin zer ikusirik eztaukenak, berez olerki osuak direnak, lili bakanak zelayan ikus dagikeguzan eran. Beste gustijak barriz elburu bakarrerako sortu ziranak, gorputz bateko zatijak legetxe: arijaz lorearen zortenak lotu oi diran legez sorta egitteko.

Eta idazle argi onek darrai: “Lizardi” nor, zelakua ta noragiñokua genduban ezagun erazteko egin doguz eginddakuak. Laguntzalle zintzua aurkittu dogu orretarako. “Lizardi”ren azken aldeko adizkide miñenetakua: Markiegi’tar Joseba jauna. Olerki oneik argittaratzia bere gain artu dau Zarautz’eko Udalak. Sorterrijak, be, eskeiñi dautso bere laguntza “Lizardi”ren gorazarreari.

“Biotz-Begietan” matte dogunok, pozik gagoz. Kidekorik ezta Euzkadi’n. “Lizardi” zanaren olerkirik ñimiñuena, be, atsegiñez irakurten dogunok, gora-berak erabilli dogu. “Txiki” edertilari gorenguak azal txukuna egin dautso. Gastetan il da bati egin biar yakona. Lizardi’ren gomutak burura ekarten dausku Teokrito’ren bertsua: Urtzi’k matte dabezanak gastetan ilten dira. “Umezurtz Olerkiak”, euzkotarron eskubetean ikusi gura geunkez ikusi. “Euskaltzaleak” ederki portau dira lankide ixan yaken arekin. Emen gagozanak ixan gadixan Agirre zanaren ixena goi-goratuko dogunok. Iñor eztedilla aren kaltez ezertxu esaten ausartu. Zur gagoz! Laño batek be eztagijala lausotu aren ixen ona.

“Orixe”ren idaztiñuari “Barne-Muinetan” deritxo. Olerkari onik ba-dugu, Orexa’ko seme ori bat. Erligiño gayak darabiltz, euskera eder ta sakonaz. Mistiku andijenak idatzi dabezan bertsuak eta Orixe’ren kideko dira. Alkarren lotsarik eztabe ixango. Estefania josulagunak ara zer dirauskun: “‘Barne-Muinetan’. Euskera atsegiñetan da; olerkari gisakoak ba ditu, ta alboko zerbait izkuntzek egun ager ditzaketen baino sendoagoak eta berengandikoak. “Orixe” obenaren artean gendun sortu bezalatsu lirika gaiean. Zuzen idatzi zidan “Lauaxeta”k: mingarri da onek (Orixe) lirika-sailean ez areago iardutea”. Liburuki onek argi darakus zuziatu etzala.

Xaki berriko olerki Iankotiarrak ditu ok Droste-Hulshofís, Verlaine, Manzoni, Verdaguer, Gabriel y Galan eta olakoen arau ontako olerki sortak ez dute Ormaetxea’ren onekin katoliju izatea beste ar-emanik. Buru-argia ta biotz-beroa ezin obeki elkartzen ditu; antre(?)-idazketan ikasiaren tankera ta erri-gizon iatorrarena berebat elkartzen ditu. Au du bereizgarririk ondokoena ta sarkorrena. Onek dio berezkiriko eitea ta kera berria, bere-beregandiko ditunezkoa. Sineste-egiak, Ebanjelio-egiak ditu. Bere barne-muinetan erne ta auznartuak ordea.

Begikalduz baino buru-eraginez igurtzigoak edo ditu ausez guziak; zenbait, nabaritxo ere bai, zimel-giro antza dutelarik. Biotz-eragin sendoa baitute ordea, aitzaki ortatik lekura daude. Kristauaren siñezko biotz-eragiña dute, ezeztarainoko umiltasun sendoz betea, seme bati deritxon uste onez eta lasaipidez betea; alakorik baita kristau sinesteduna Iainkoagan eta Iesukristo Erosleagan bere sinestea ondo tinkatzen dunean”.

Kritika osua eztogu jarriko. Osua beste egun batez. “Orixe”ren idaztiño oni buruz, itz goralgarrijak esan gura doguz. Beste antzekorik agertuko ete-yaku.

“Barne-Muinetan” onegaz euzkerea arro dago. Ondo gorenduko dau geure mintzo gaxo au. Ezeban txarto esan olerkari gorengo a ixan zan Lizardi’k: “Etzatzula gero, lan ori utzi bertan bera; jarrai zatzazkio astiro-astiro; ori da benetako literatura, ta ori, egiazki gure mintzo gaxo au gorentzea”.

Bete orren beste esanaz, amai daigun, Euzkotarra: erosi liburu au etxatzu damuotuko. Pestan bijan gauza obarik eztozu jasoko.

Azken kritikak

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Asel Luzarraga

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Pleibak
Miren Amuriza

Mikel Asurmendi

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Artxiboa

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

Hedabideak