« Oraingoz azkena | Obaba barru-barruan »
Mila urte igaro eta, ura bere bidean / Andolin Eguzkitza / Susa, 1993
Gizon bakartiaren urratsak Itxaro Borda / Argia, 1994-01-16
Bihotza amodioz beterik dirauen jendeak, etengaheko bidaiariaren iduria dauka. “Mila urte igaro eta, ura bere bidean” olerki bilduma honetan, maitemindua eta ibiltaria gorputz berdinean juntatzen dira, irakurleak hartzen duen liburuan agertzen den zintzotasun biluziak antsiaren harridura hazi arteraino. Gaurko mende bukaerako poesia itotzen duen esnobismo sasi-kultotik urrun ari zaigu Andolin Eguzkitza, umiltasun handiz obra eginez, hargatik, olerki bederak dakar mundu zabaleko izkribatzaile bati edo besteari eskaini omenaldi txortola. Amodioaren bakardadea jastatzea bezalakorik ez da, ikusteko/ikasteko bakardadea dela lur honetako gauzarik hedatuena.
Hitzen —eguneroko hitzak dira…— azaleko xinpletasunaren gibelean nabari da Andoiin Eguzkitzak asko dakiela poesiaren zereginaz: badaki, orozbat, poema memoriaren flash hat dela, oroitarri hat, minaren arintzeko zurkaitz bat eta sustur, otoitaren zintzoa beharrezko duela. Halatan, Susan argitaratu hilduma honetan, hitzetik hitzerako irakurketan, sinpatiaz jantzi adiskidantza, edo agian kidetasun xoila sortzen zaigu, baitakigu, olerkariak idazterakoan, bizia ahal bezain egiazkorki aipatzen saiatzen dela, sendimenduen oinarriak gordetzeko xederik batere gabe.
Alaitasun sendimenduaren oinarrietarik bat bakartasuna da, behaztopoak eta ihesak zilegitzen dituen bakartasun gorria. Gure jendarte interaktibo eta kontsumistetan arraro da aurkitzea, desiraren hagian dilindan dagoen aitorpena. Bakardadea, askatasunez hanturik datorkigu. Andolin Eguzkitzaren poemetan, itsas bazterrak harrotuko lituzkeen bandera beltzaren antzera. Gizon bakartiaren urratsak segi ditzagun, ura bere bidean dabilen bitartean.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi