kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Erbesteko euskal literaturaren antologia / Askoren artean / J.A. Ascunce, 1992

Erbesteko testigantza emankorra Patxi Sarriegi / Argia, 1992-05-31

Erbesteko euskal literaturaren antologia honetan, frankismoaren lehenengo garaian erbesteratu zirenen era guztietako literatur lanak bildu ditu Gorka Aulestia antologia honen egileak. Bertan olerki, elaberri, ipuin eta antzerki lan askoren zati esanguratsuak jaso ditu, besteak beste, T. Monzon, J.M. Leizaola, J. Zaitegi, “Orixe”, A. Ibiñagabeitia. M. Ugalde edota. Lan guztiak, beraz, euskaraz eta atzerrian. Ameriketan S. Mitxelenarenak. Beraz, guztiak euskaraz eta, ezinbestean, atzerrian egindako lanak dira.

Bestalde, Frantziar Iraultzan, bi Gerra Karlistetan eta Miguel Primo de Riveraren Diktaduran ez bezala, Espainiako Gerra Zibilak (1936-1939) eragindako erbestea, batetik, bi kontinente, Europa eta Amerika osora hedatu zen, eta bestetik, besteak baina askoz ere luzeagoa gertatu zen. Guzti honen inguruarl datu ugari jasotzen dira liburuan zehar, eta bere hitzaurrean herrialdez herrialde orduko egoeraren berri ere ematen du egileak, erbesteak izan zuen dimentsio lazgarria agerian utziz.

Euskal erbestearen 50. urtemuga bete berritan, eta Bostgarren Mendeurrenaren aldean hain oharkabean igaro denean areago, zer pentsaturik ematen dute Euskal Herriaren historiaren atal tragiko honen gertakariek. Ezin ukatu bildutako datu, kronologia eta testu bilketak saio interesgarria osatzen dutela, eta aurrerantzean nolabaiteko segidarik mereziko lukeela. Hain hurbilekoa izanik ere, egungo amnesia susmagarriak inola ere ez bait luke zauria hobeto sendatzen lagunduko.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak