« Leiendaren sorrera | James M. Cain: Galbideak sexu usaina »
Mendekoste gereziak / Jean Etchepare / Erein, 1991
Ametsaren erotasuna Itxaro Borda / Argia, 1991-09-08
Mendekosteko gereziak harizen ditugunean, esperantza eta heldurraren arteko no voice’s land batean gaude, eia aurkituko dugun mende hasierako iparraldeko idazle kutsu moralizatzaile edo larderiatsurik, eta liburua hostokatu arau, halako harridura pozgarriak eramaten gaitu, doidoia ezagutu dukegun munduan barna: alabaina, “Mendekosteko gereziak”, utteko nahiz biziko edozein sasoinetan gozatzekoak dira.
Jean Etxepare “gazteak” orrialdez orrialde ederki erakusten digu, iparraldeak, 1950eko hamarkadan jasan dituen funtsezko jendarte aldaketa sailak.
Jatsuko Garaztar idazleak, begiak beti zabal-zabalik atxiki ditu, noski inguruko gertakariak paperreratzeko, baina berdinki, bere bihotz-bihotzeko sentimenduz hornituzko solasak eskaintzeko, hori bait litzateke, berritasun bat, izatearen nortasun soila onartzen ez duen gure sistema honetan. Neskenganako desiraz, bakardadez, amodioz, haurtasunez beteak dira Etxeparen ipuin sensible bezain sensualak. Agian, adibidez, lehena da modu humanoan ari dena, epoka burbuilatsuan hedatzen hasten zen bakardade indibiduala aitortzerakoan.
“Mendekosteko gereziak” bildumako historiak Algeriako gerlaren garaian idatziak dira, IV. errepublika kreatiboan, Iparraldetik gazte askoz gutiago joaten zirelarik Ameriketara, aldiz tropaka, Parisera, eta herri frangotan lurren berrantolaketari lotuak zirelarik. Denbora horrek sortu itxaropenaren otserbatzaile dugu, Jean Etxepare. Orduan, agertzen zaizkigu, laborarien kataska txikiak, itsas langileen alargunen erotasunak, donadoen duintasunak, Parisen lan bila ibiltzeak, soldadogoan Frantziako adin bereko mutikoekilako elkartasunaren deskubrimenduak, hizkuntzaren desberdintasun erraldoiak gatik, higatzen eta erretzen duen urruntasun geografikoaren espresabidea, hiriko konportamenduen deskribapena (euskal kulturkraziak ordurarte hainbeste gaitzetsia zuen hiria, Baiona, Bordele eta Tolosa), eta azkenik, aitorpenik ankerrena, exodio ruralaren esplikatzeko, 81. orrian: “Nehork ez du zinez han begiratu nahi ukan. Deusetako ez nintzan berdin, bertze ez deus guzien artean”, lekuko arazo ekonomikoez zehazte “errezak” baino haratago azalpena, hunkigarria.
Jean Etxeparek idatzi duen urte urrietan, gogoan zuen gogoan zuen ere, narrazioaz aparteko beste idatz tankerak erabiltzea: gutun kulturatzaleak (jakinik hainbat familietako haurrak kanpoan egonez, gutunak ze garrantzia zuen), apunte zerrendak, egutegi intimoak eta abar. Eta ainiztasun horrek dio, Etxepare gazteari bere aberastasuna ematen, gaien minberatasunak bezainbat.
Bukatzeko derragun, Jean Etxeparek, menturaz hausten, edo hautsia somatzen duela Euskaldun/Fededun binomio fatidikoa.
Arraroa da horren ordez derrigorrez irakurtzekoa.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez