kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Itsasoaren itxaropena gazia / Martin Iturbe / Sendoa, 1990

Euskal liburugintzaren eguneko zenbait gaitz Gerardo Markuleta / Argia, 1991-02-17

Literatur erreseina kritikoak egiten hasi nintzenean, honako ikuspegia neukan egiten zen kazetako kritikaz: orokorrean eta salbuespenak salbu, gehiegizko pertsonalizazioa, erizpide falta, laudorio/deskalifikazio huts larregi, edozein libururen aitzakiatan —harira ez etorri arren— kritikoaren temak eta kasketaldien azalpenak… Gaitz larri eta ia endemiko hauen sendabideak: irakurleari, liburuaren gaineko informazioa ematea (deskribapena, ahalik eta zehatzen; lan berriaren lekua egilearen literaturgintzan); autoreari, lanari buruzko “feeed-backa” eskaintzea (obra kontestualizatuz, unean-uneko euskal eta beste literaturekin alderatuz eta aurrerantzeko lanerako proposamenak (testuan oinarrituz eta apal, hauxe bait da alderik subjetiboena).

Oraingo honetan, berriz, kontestualizazioa gertatu zait —ezinbestez— nagusi, poema liburu hau adibide “paradigmatiko”tzat jo bait daiteke une hauetan euskal liburugintzaren mundua erasotzen duten zenbait gaitzen berri emateko. Aipatuko ditudan akatsak ez dagozkio, beraz, —garbi gera bedi— liburu honi soil-soilik, eta ez dut M. Iturberen lana epaitzen. (Aitortu egin behar dut, gainera, ez dudala haren beste lanik ezagutzen).

Liburuaren azalak “Itsasoaren itxaropena gazia” (sic) dakar, barnean zuzen; kontrazalean egileak jasotako sarien berri, erosketa zerrenda dirudi: 4 Zarauzko ipuin saria, 2 Hernaniko…; Barrura joaz gero, ditxosozko “Liburu honek…laguntza” jaso du dager, nola ez. Zenbait editoreren axolagabekeria hizkuntzarekiko, ez baina diru errazarekiko; zuzentzaileen beharra eta eza; literatur sarien inflazio itzela… Iturberen hitzetan: “Zigarroaren hautsa bezala / erortzen ari da / lizarrondoaren / hizkuntza orlegia”.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak