« Etorkizuna | Kontrabajua »
Ispiluaren isladaketak / Keiko eta beste udazkenak / Patxi Ezkiaga / Elkar, 1988
Ispiluaren isladaketak / Keiko eta beste udazkenak Dabid Zuazalde / Argia, 1988-10-02
Poesi sariketa antolatzaileek eskatu egin beharko liokete Patxi Ezkiagari, arren, ez aurkezteko berriro, bestela ez diela eta egile berriei plazaratzeko aukerarik utziko. Dena den, urteotako sariketetako diruak Donostiako lasalletarrek izaban duten txabola hornitzen eta hobetzen gastatu ondoren, Patxik bide hori alde batera lagatzeko gogoa omen du. Izan ere, Euskal Herriko olerki lehiaketa guztiak irabazi eta gero, literaturan lehia baino edertasuna bilatuz gero ez da harritzekoa nekea.
Liburu honetan Ezkiagaren sarien fruitu bikoitza jasotzen da. Iazkoan Jaurlaritzaren Lizardi saria eskuratu zuen “Ispiluaren isladaketak” bildumarekin eta poesiazko Azkue “Keiko eta beste udazkenak” izenekoarekin. Biak batera bildu eta liburu batean atera ditu Elkarrek.
Sariak ordea, “akzidente” besterik ez dira azken batean, berripaperak betetzen dituzte baina gerorako obra geratzen dena obra da, mamia, eta guri hori zaigu ardura.
Patxi Ezkiagaren olerkigintza modetatik kanpora samar dago, Euskal Herrian azken aldian nagusi diren joeretatik landa. Legorretakoak bere bidea jorratu duela esango nuke, zarauztar-tolosarrak bezala honek ere izadia izaten baitu sarri askotan bere ispirazio iturri, baina erabat moldatuz eta bere kasa moldatuz haren ekarpena, bere bihotz-begietako eta bere garaiko iragazkiak erabiliz. Horrez gainera, alor hori ezer gutxi ezagutzen badugu ere, poeta ingelesen tradiziotik ere dexente hartu duela esango genuke, bai azentuen erritmoetan bai orohar tonuan.
Hala ere gure helburua ez da iturriak agortzea, obra jakin hau hobeki entelegatzen laguntzea baino. Argitaletxekoek beren orrian adierazten diguten bezala, hemengo bi liburuek sentsibilitate bera erakusten dute, baina gai eta baliapideetan desberdin jokatzen dute.
“Ispiluaren isladaketak” da lehenengoa, eta bertan ugari dira blues izendaturik datozen poemak, eta hauen artean dexente hiriaren, bertako nesken gainean moldatuak. Mundu agresibo batean abots goxo bat. Beste olerki asko poeta ingelesen aipuekin zabaltzen dira, William Goldigenekin batez ere. Nikaraguari buruzko triptiko batekin ixten da liburua.
“Keiko eta beste udazkenak” laburragoa da, 30 poema ditu. Poema lasai eta sakonak, patetismo kristau batez eginak, izadia begi-belarrietatik sartu eta bihotzean zimiko egiten dituztenak.
Bai liburu batekoak bai bestekoak, iparrorratza galdurik duen gizarte bati jarritako kriseiluak dira, poetak kosmosean leku bat eta zeregin bat duela sinisten duenaren lana.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi