« Gela debekatua | Zu ez zara Marcel »
Marginalia / Joseba Sarrionandia / Elkar, 1988
Marginalia Dabid Zuazalde / Argia, 1988-07-17
Euskal literaturaren edozein behatzaile, zorrotzegi izan gabe ere, ohartuko zen azken garaoitan euskal idazleen artean dagoen banaketa eta bereizgarria ez dela horrenbeste literatur gusto desberdinak sortutakoa, ezpada —orain arte batzuk ez bezala— Euskal Herriaren askapen burrukaren aurrean hartzen den jarrera; batzuk alde, eta beste batzuk “ez horren alde”, nahiz bestelako terminologiak erabil daitezkeen eta erabili ere egin diren.
Oraintsu arte burruka horren aldekoek eta honetakoek beren santutegi partikularretan zuten bategite ia bakarra Joseba Sarrionandia zen: batzuen kasuan, literatur mirespenaz gainera, durangarraren militantziak merezi zuen goraipamenagatik, eta besteenean, Josebaren testuetan behin eta berriro agertzen zen ideiagatik: gauza bat da buruka, armak eskuan egiten dena, eta oso bestelako bat literatura, ia eremu sakratutzat hartua.
Banaketa erabateko eta izugarri hori —kontraesan hori esango nuke nik—, Sarriren azken poema liburuarekin —Marinel Zaharrak— hasten da urratzen, eta horrekin batera haren militantzia deitoratzen baina literaturgintza miresten zutenen jarrera aldatzen hasten da: hau ez da lehengo Sarrionandia —esaten zuten—, ez du lehengo poetika, aurrekoekin kontraesanean dago, hau ez da poesia.
Horrelakoak eta txorakeria haundiagoren bat esan dira Marginalia honetaz ere. Baina guzti horiek axalkeriak besterik ez dira, liburua aintzat hartu gabe likidatzeko modu erraza. Guri ordea, mamia interesatzen zaigu: zer dio liburu honek?
Saio liburu bat da, saio laburrak, eta ez da holakorik egiten duen lehen aldia: horrelakoa zen “Ni ez naiz hemengoa” gartzelako egunkaria, eta era berean datoz paraturik artikuluok, bata bestearen atzetik. Bestalde, zenbaitek izugarrizko aldeak ikusi baditu ere, argi dago betiko Sarrionandia dugula saioon atzean: sentsibilitate bera, erudizio bera, liburu eta aipu zaharrei argi berria emateko gaitasun berbera. Eta literatura/burruka dikotomiaz, zer? Modu berri batez ekiten dio. Botereak lengoaian duen eragina, idazleek historian zehar iraultzaren aurrean izan dituzten jarrerak argitara ekarriaz, inplizitoki aditzera ematen du bi haiek nolabait uztartu beharra dagoela, uztartzeko moduaz ez da erantzunik ematen ordea eta kontraesanaren arrastoak nabari dira han hemen barreiaturik. Liburuaren giltzetako bat, Ho-Chi-Minh eta Kafkaren kontzepzioak aipatu ondoren, horien arteko teknika batzuek urradura legez bizi dutela aitortzean ikusi uste dugu.
Izan ere, Sarrionandia ez da filosofo sistematikoa. Oroz gain literato ageri zaigu hemen, idazkuntzaz arduratutako idazlea, kezka zaharrei erantzun berriak ematera entseatzen dena.
Nabarmentzekoa da bestalde aitatzen eta nolabait aitapontekotzat hartzen diren idazleen zerrenda: lehen bezala hortxe daude T.S. Eliot, John Donne, Borges eta beste baina idealista horien aldamenean beste eragin batzuk, bestelako erreferentziak ageri dira. Gelman, Fucik, Alex La Guma, eta Lenin eta Marx bera, azken honen De omnibus dubitanduum arantzat harturik.
Irakur ezazue arretaz. Sarrionandiaren idazkera maite duzuenok ezinbeste maiteko duzue hau ere. Eta gauza berri asko ikasiko duzue. Eta zalantza ugari piztuko dizue, eta zalantza horiek izanen dira apika, buruan jirabiraka luzaroen iraungo dizutenak, eta liburu hau zoragarri eta beharrezko bihurtuko dutenak.
Gauza asko eta asko geratu zaigu esateke, gehiegi luzatu bildurrez, baina.
Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi
Irati Majuelo
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
Aritz Galarraga
Erleen azken ziztada
Kepa Iribar
Jon Agirre
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Ibon Egaña
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Mikel Asurmendi
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza