« Bertso bilduma | Hitzen jabe izan nahi du poetak »
Akaso / Juan Garzia Garmendia / Erein, 1987
Akaso Xabier Mendiguren / Argia, 1988-02-14
Joan den Abenduko Durangoko azokan ateratako liburuekin bueltaka gabiltza oraindik ere; hauxe dugu han agertuetako bat eta orduan irakurria izaki gaur egun oroitzapen garbi garbia ez baldin badugu ere, orduko inpresioen berri ematen saiatuko gatzaizkizue.
Ipuin liburua dugu hau, eta ona gainera. Oso ona ere esango genuke, egile honen lehenbizikoa dela kontuan hartuz gero kazetaritzan-eta aurretik jarduna izan arren. Baina liburuko lau ipuinek nork bere izaera eta nortasuna dutenez, eritzi orohartzaileak bota baino hobe izango dugu banan bana komentatu.
Luzeena, ia liburuaren erdia hartzen duena iruditu zaigu guri politena, nabarmenena. Pernixio du izenburu eta iazko “Ignacio Aldecoa” saria eskuratu zuen. Gogoratzen zait ipuin luzea edo nobela laburra edo zer ote zen ibili zirela esaten nonbait eta noizbait. Generoen saltsan ez nuke sartu nahi baina luze-laburrez neurri juxtua ematen duela esango nuke. Erritmoaren baitan baitago kontua, eta horretan bete-betean asmatu du; tangoarekiko lilura ez da alferrikakoa eta.
Hilarion Basabe soldaduskarako inutila eman zutenekoa da lehenbiziko ipuina. Egilearen militantzia politikoa ezagututa, bati burura lekioke antimilitarismo eta pazifismo guzti horiek ez ote diren azken ordukoak, eta beraz interesatuak. Baina burutazio marjinal hori bazter batera utzita ondo burututako narrazioa dugu: ona da kontaerako bi denboren artean egiten den banaketa, saltoak, eta ona eta interesgarria euskara batua eta eskualdekoa txandakatzeko modua. Ezaugarri hau Pernixio ipuinean ere nabarmena da, eta esango nuke beste komunikabide batzuetan arazo arantzatsua bada ere literaturaren baitan razionaltasunaz ari dela konpontzen.
Azpimarratzea merezi duen beste ezaugarri bat umorea litzateke, eta horrekin batera ustekabeko bukaerak burutzeko joera. Aurreko bi ipuinetan bezala nabaria da tasun hori Bele jolasak izenekoan. Praile kolejioko ume garaiak agertzen dira honetan, eta “Literatur Gazetan” agertu zenean esan nuen bezala, pretentsio haundiak dituen arren —edo beharbada horrexegatik— ez zait iruditzen guztiz ondo gauzatu dituenik.
Petiri-Landako kusoa izenekoan oso bestelako erregistro batean dihardu, kutsu herrikoiko fantasia alortzat harturik, ipuin txit polita borobiltzeko.
Liburuaren amaieran egileak ezarritako epilogoa dator, prentsarako egindako zutabe batetik hartua, eta hasieran Anjel Lertxundiren hitzaurrea: hau ere ona, ipuinei buruzko pista anitz eta interesgarriak ematen dituena; Anduk ikutzen ez dituen puntu batzuk jorratu nahi izan ditut hemen, trakeski bada ere.
Juan Garziak narraziogintzan segituko duelako esperantzan geratzen gara beraz, balio duela erakutsi baitigu.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi