« Literatur-zoperna, sorpresa jenerala | Azukrea belazeetan »
Santa Jenobebaren bizitza / Gregorio Arrue / Euskal Editoreen Elkartea, 1987
Santa Jenobebaren bizitza Xabier Mendiguren / Argia, 1988-01-17
Ez da inorentzako sekretua gure tradizioa ez dugula ezagutzen esatea. Ez irakurle xeheak ezta idazleek ere. Eta tradizio hori, urria izanagatik, behar bezala ezagutzea zein garrantzizkoa den errepikatzen aritu beharrik ez dago. Badirudi jendea ari dela piskana piskana horretaz ohartzen.
Tradizio etenkorra izan da gurea, tamalez. (“tradizioak” litzateke agian izen egokiagoa), eta horren agerpen nabarmenenetako bat Donostia eta inguruan joan den mendearen azken aldera eta honen hasieran garatutakoa dugu, hitz lauari dagokionez batipat.
Prosa hori moldatzen lagundu zutenetako bat Gregorio Arrue dugu, eta hona hemen bere liburu ezagunena, harako Jenobeba santa omen zenaren leienda dakarkiguna. Hainbat bertsiotan eta gure artean bertso bidez aski ezaguna dugunez ez dugu hemen ixtorioa kontatuko. Bihotz urragarri eta melodramatikoa dela esango dugu halere.
Edizio prestatzaile aita Lino Akesolo aritu da. Sarrera egoki moldatu du, nahiz gauza batzuk laburrago eta modu “zientifikoagoz” esan zitezkeen. Orri azpiko oharretan eta hiztegian berriz gehiegi luzatu delakoan nago, arras ezagun eta begi bistakoak direnak azalduz. Dena den, beti da hobe luze jardutea motz geratzea baino.
Ez naiz holako gomendioak egiten lehena, baina hala ere egin egingo dut: idazten edota hizkuntz ezagupenak sakontzen zabiltzatenok on zenukete (genuke) klasikoak irakurtzen jartzea, eta Santa Jenobebaren hau ez da hasteko aukerarik txarrena. Ea bide batez txintxotzen zareten!
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi