« Literatur-zoperna, sorpresa jenerala | Azukrea belazeetan »
Piarra Topet Etxahun / Xipri Arbelbide / Elkar, 1987
Piarra Topet Etxahun Xabier Mendiguren / Argia, 1988-01-17
Ez dago dudarik Etxahun barkoxtarrak euskaldunen buruak lanean eta lumak dantzan jartzeko gaitasun aparta duela, horrenbeste denbora pasa eta gero. Lehen ere hari eskaini zion Haritschelhar irakasleak euskal poetei eskaini zaien tesi bakarrenetako bat, eta haren bizitza kontatuz burutu zuen Jon Etxaidek Joanak joan elaberri mardula.
Neri hala ere, eta liburu honi nagokio, izugarrizko ausardia iruditzen zait inoren biografia nobelatua egitea.
Elaberri bezala holako gehienek ez dute meritu haundiegirik izaten, gaia aldez aurretik ezaguna izaten baita eta teknika berritasun gutxikoa. Biografia berriz, ene uste apalez askoz errespetu gehiago eta zientifikotasun zorrotzagoa eskatzen duen histori generoa da: ezin ibil daiteke honen eta beste haren pentsamendu, irrika eta sentimendu izkutuak zer nolakoak ote ziren asmatzen. Alde honetatik beraz, ez ur eta ez salda.
Badu bere meritua halere: Etxahun zen pertsonaia miragarria hobeki ezagutu nahi duenak hementxe du era atseginean haren berri jakiteko aukera, Xipriren euskara ederra dastatzearekin batera.
Elaberri honek 86ko Kafe Iruña eskuratu zuen, eta jakin dugunez argitaratzeko zorian dago Etxahunen bertso ezagunen bilduma, zubereraz eta batuaz, Xiprik berak paraturiko edizioan.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi