kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Nafarroako euskal idazleak (I) / Jose Maria Larrea / Pedro Diez de Ultzurrun / Pamiela, 1987

Nafarroako euskal idazleak (I) Mikel Mendizabal / Argia, 1987-10-04

Ez da Pamiela argitaletxea euskal liburu pila argitaratzen duen horietako bat, ateratzen dituenean ordea, behintzat ondo zainduak daudela nabaria dugu. Oraingo honetan literaturari buruzko liburu interesgarri bar eskeintzen digute, Nafarroako XX. mendeko euskal idazleei buruz hain zuzen.

Literatura liburu hauetan askotan egiten den bezalaxe, sarrera gisa euskal literaturari errepaso txiki bat egiten diote; oraingo honetan nafarroako euskal literaturaren defentsa garbi eginez. Honela gogora arazten digute euskal literature Bernard D’Etxeparerekin hasten dela, mende pare bat beranduago bizkaitar eta gipuzkoarrak jarraituz. Alabaina, ez omen zuten oso kontuan hartu bi mende lehenagotik egin zen literatura, guzti hau are gehiago Sabino Arana Goiri euskal letren munduan sartzean, nahiz eta bestalde, Sabinok indar berri bat eman orduko euskal literaturari. Nafar literaturaren defentsan jarraituz, gogora arazten digu gure literaturak izan dituen idazle hoberen eta emankorrenak (Axular eta Lizarraga Elkanokoa), nafarrak biak, ez dutela merezi duten onarpena jaso.

Liburuak mende honetako nafar idazle hauen lan nagusienak (biografia txiki batekin) azaltzen dizkigu: Intzako Damaso, Ziriako Garralde, Federiko Garralda, Larreko eta Blas Alegria. Jatorrizko grafia errespetatu egin da, testuaren fideltasuna jarraitzeagatik. Bukaeran ere, irakurketa errazteagatik hiztegi txiki bat eskeintzen da.

Beno eta bukatzeko, ARGIAtik azpimarratu beharko genuke Damaso Intza; bera izan bait zen aldizkari honen sortzailea. Lehengo urtean, ia, ia ehun urte zituela, entrebista interesgarri bat egin zitzaion, bertan bere iritzi pertsonalak eskeintzen zituela. Zoritxarrez, handik denbora gutxira bere heriotzaren berria izan genuen.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak