« Zumalakarregi, antzeztua | Hiltzaileak »
Beti Galizan / Alfonso R. Castelao (Bego Montorio) / Susa, 1986
Castelaoren iritzi politikoa garbi Mikel Mendizabal / Argia, 1987-03-29
“Gailegismoaren biblia” bezala agertzen da maiz Castelaoren obra hau. Bertan Nazionalismo galiziarraren oinarriak agertzen bait zaizkigu bildurik. Lehenengo atalean , 32 kapitulu labur ditu, gerra zibilaren garaiean zinatuak, 1937. urte atzenetan, Valentzia-Bartzelonan.
Bigarren liburuan 26 pasarte datoz, gai desberdinetaz eta luzaera desberdinekin, New-Yorken zinaturik, 1940 urtean Buenos Airesera egindako bidaia batean.
Hirugarren eta azken liburuan, 35 kapitulu ditu, gehienetan zapalkuntza zentralistaren zentzu suntsiezinak elkargurutzaturiko Galiziaren historian barrena ibiliz.
Castelaok bere pentsakera politiko guztia eskeintzen digu azken finean. Hizkuntza gailegoaren egoera, autodeterminazioaren eskubide derrigorrezkoa, federalismo errepublikarra, demokrazia, Galeuzkako elkartasuna, munduko anaitasuna eta nazionalismo sozialki populista herriarekin ados doana. Berak laburbildu zuen, ezinbestez suposatzen duen murrizketekin, bere programa politikoa:
— Galiziaren autonomia osoa, Espainiako gainerako herriekin federatzeko.
— Espainiako errepublika federala, Europako batasunean sartzeko.
— Europako estatu batuak, munduko batasuna esartzeko.
Ez du liburuak Castelaoren Euskal Herriari buruzko ikuspuntua ahaztutzen, eta liburu honetan agertzen den bezala Castelaok euskaldunen idiosinkrasia, pentsakera, historia, kultura eta euskal identitate nazionala osatzen duten funtsezko elementuak sakonki ezagutzen zituen hemengoekin erlazioak izanik. Adibide gisa, Castelaok 1933. urtean ANVk Bilboko Euskalduna frontoian parte hartu zuen bertako partidoarekin batera, hala nola, Basterra, Arrien eta Urrengoetxea, eta Catalunyako esquerra republicanako batekin. Euskadi eta Galizia autonomia estatutuak emateko prozesua azkartu nahi zuten, ordurako autonomoa zen Catalunyarentzako transferentzien tramitazioan presioa egin eta erregimen errepublikar jaorrizko jite federalistara itzuleraztea. Bertan Castelaok parte hartu zuen kultura gailegoari buruz hitz egiten eta estatu Espainolaren hiru herri horien askatasuna goratuz. Ez zen hala ta guztiz bere partaide bakarra izan, beste zenbaitetan izan bait ziren erlazioak hiru herri zapalduen tartean.
Eta liburu honekin dugu Susa argitaletxeak eskeintzen digun Castelaoren azken liburua. Beste hiru liburuekin bezala (Betiko biak, Zirtzilak-Kristalezko begia eta Gauzak), gustora irakurri daiteke aktualitaterik galdu ez duen idazle, politiko, marrazkilari etabar honekin. Beti bezala, azken liburu hau gailego bertatik itzulia dago, kasu honetan Bego Montoriok lan bikain eginaz.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez