« Derrotaren fabulak | Bertso-paper printzatuak »
Krokodil bat daukat bihotzaren ordez / Itxaro Borda / Susa, 1986
Krokodil bat daukat bihotzaren ordez Iñaki Camino / Argia, 1986-07-20
Oso erraztu digu lana Itxarok oraingoan, bere poesian azaltzen den mundua erabat anitza delako, eta edozein hariri tira egin dakioke. Guk hiru hariri eginen diegu tira. Gure subjetibitatean, ez da maila oneko poesia, baina ez gara orain horretaz mintzatuko.
Aresti ezkeroztik, nehork ez du horrenbeste ausardiaz inguruko giro kulturaleko jendea salatu Itxarok bezainbeste. Konformismo tradizionalari eraso egiteko aski adrenalinarik ez du atxematen gure idazleak, ohorearen tenplo segurretan daudenei zafrada beroa ematen die. Zentzu honetan, Itxaroren lana poesiaren mugatik testimonialismo hutsera hurbiltzen da maiz askotan. Protesta giro honi loturik dira Ipar Euskal Herriaren murgiltze giroa salatzen duten hainbat poema, “douce France”-ren kontrakoak barne.
Bigarrenik, espazioaren eta hainbat sendimenduren kontradikzioneak aita litezke. Leku anitzek sortu indar bitalaz gain, burruka dugu idazlearen baitan, jazz club-ak hiriaren gauean, eta artoak ernatu Amikuzeri egin kantua, herriko xara eta iraztor gorrisken abesti minkorra udazkenean eta Baionako kale kantoietako gauak. Sendimendurik aurkakoenak maitasunezko olerkietan dira ageri, nitasun hautsiaren mingostasunez emanak.
Ezin betezko amets eta desioak, poesia erabat negatiboa errotik, “ezaren geltoki desolatu”z eta “bakardade beltzez” beterik; laborantxan ari den herriaren esku zimurrek sortu herra, herriko prolema eta zaurien geriza madarikatua madarikatuz; bibentzi hautsiekin egiazki jokatzeko den mendreneko beldurrik gabe; euskal kulturaren panorama bitxia azalduz.
Eskertzekoa da hainbeste ausardia, beste norbaitek beste aipagai batzu atxemenen zituen hain segur.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi