« Ipuin antzeko alegi mingotsak | Emea »
Hadrianoren oroitzapenak / Marguerite Yourcenar (Joxe Austin Arrieta) / Elkar, 1985
Hadrianoren oroitzapenak Iñaki Camino / Argia, 1985-07-28
17 hizkuntzetara itzuli omen da Adriano erromatarraren oroitzapenen bidez bere bizitza kontatzen digun XX. mende erdiko nobela hau, hamazazpigarren hizkuntza euskara delarik. Mundu guztiko inguru literarioetan goretsi da inperioari bakealdi luzea eta arte eta letretarako grina atxeki zion enperadore honen oroitzapenak hain egiazki eta poetikoki josten jakin duen Margarita Yourcenar.
II. mende inguruan bizi izan zen Adrianok berebiziko inportantzia izan zuen hiri sortzen, legedi berri eta zuzenagoak antolatzen, grekarren filosofia nahiz letretako zukua Erromari txertatzen eta beste hainbat kontutan ere. Marguerite Yourcenar Adrianorengan barneratzen da eta bere oroitzapenak kontatzen ditu poliki poliki bere bizitzako une garrantzizkoak nobelatuz.
Euskarazko itzulpen hau Joxe Austin Arrietak egina da. Jakina, bi arerio nagusi izan ditu nobelista euskaldunak: lexikoa eta menpeko esaldiak. Aurreneko arerioa ez da bigarrena bezain arriskugarria, euskarak bai baitauzka hitzak orijinaleko terminoak ordezkatzeko, bestela maileguei eutsi. Euskal irakurlea ez omen dago ohiturik hizkuntz konplejotasuna duten liburuak irakurtzen, baina Axularrek aspaldi eman zuen bere iritzia honetaz eta XX. mendean aitzinera egin nahi duen hizkuntzak ez du biderik errazenetik joan bebar. Hiztegiak badira.
Bigarrenari dagokionez, zera esan behar da: badirela esaldi luzeak, puntuen artean zortzi bat lerro dauzkatenak, baina egonarriak eta narrazioaren interesak gainditu beharko dituztenak. Esaldi errelatiboetan azentu bereizgarria jarri du itzultzaileak aditz guztietan irakurkera xamurragoa gerta dadin.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez