kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Petritegin aurkitutako zinta / Pablo Sastre / Elkar, 1984

Petritegin aurkitutako zinta Iñaki Kamino / Argia, 1984-07-08

Liburuen azokan euskal libururik gehien saldu zuenetako bat dugu Pablo Sastre, eta hau aurten kaleratzen duen bigarren nobela. Nobela motza berau, eta orain arte Pablok erakutsi dituen gai eta moldeei jarraitzen zaiena. Ez bait da berria Pabloren nobelagintzan honako honetan dakarren gaia (muga kontuak, Ifarraldera ihes egin heharra, ETAko baten arazoak eta beste). Teknikaren aldetik ere era tradizionalez egina da, narratzailea (kasu honetan nobelan sartua), narrazioa entzuten duen laguna eta denboraren aldetik linealtasuna, soilki eta teknika bihurririk gabe. Integrazio arazoa da nagusi, kanpotar batek Euskal Herrira etorri beharra lanera, eta bertan egokitu eta erroak bota behar. Ondoren integrazioa gero eta maila gorengoetara helduko da azkenean ETAn sartu eta Ifarraldera ihes egin arte. Baina guzti honetaz gain bada besterik. Ifarraldeko abenturak zati bat besterik ez bait dira, hura utzi eta berriz ere lanik gabe aurrera egin beharra, pertsona eskuarra orain ere. Bertsolari-nobelen estiloz landu duela diosku Pablok. Eta egia da, elkarrizketa antzean egina da, herri-giro batean kokatua, edadeko pertsona bi hizketan ari dira, protagonista bata, entzulea bestea, beren gaztetako kontuak dituzte mintzagai, gaur gure herriko tabernan bi agurek egiten duten bezalaxe. Hala ere nobela honetan oso interesgarria iruditu zaiguna prozesua izan da aldaketarako mamitu den bidea. Izan ere, protagonista Castillako haur desgraziatua baita, bakardadean hazia, amarengandik urruti eta berea ez den aberrian, lan gordinak egitera behartua. Ondoren heldutako gaztea izanen da, ideologia oso berezi batez jabetua, euskara ere jarioz mintzatzera heldua, eta erabat errotua. “Cacereño” nobela famatuan gertatu prozesua ere emana da hemen, baina beste era batera konturatu gabe, adin aldaketari lotuko zaio gogo aldaketa. Pablok pixkanaka girotu egingo ditu denboran aldaketa hori zuzpertuko duten gertaera isolatuak, baina ez da oso argi ikusten unea zein den, prozesu bat dago eta prozesu hori gorpuzten duten hariak mugitzen ditu egileak. Alde honetatik nobelak interesa du. Lehen aipatu bertsolari-nobelen kutsu hori zalantzazkoagoa iruditu zaigu, badira genero horren kutsu handia duten arrastoak, baina zail da bertsolarien estiloa izatera heltzea, estilo narratiboa eta hizkuntza bera agertzen dira nobelan bai, baina azaletik, gaur egun idazten dugun gazte gehienok dugun gabeziaren salatari garbi baitira nobelan zehar egileak txertaturiko bertsolari-nobelaren kutsuak.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak