kritiken hemeroteka

8.635 kritika

« | »

Euskal Harria / Gabriel Aresti / Kriselu, 1967

Gabriel Aresti, adiskide ta idazle ospatsuari Karlos Santamaria / Zeruko Argia, 1967-04-16

Adixkidea, berandu xamar natorkizu zure eskutitz agiriari erantzuna ematen. “Surmenage” dalako orrekin oporretan izan nauzu zenbait astetan. Aldi ortan gauza bat ikasi det, izpirituaren miñetarako lana baiño alperraldia txarragoa dala, alegia. Ez pentsa, ez sendi, ez oroi… nola gerta diteke ori, bizi baldin bagera?

Dana dala zure gutunak lozorrotik atera nau.

“C” izkiari buruz diozuna bidezkoa irudi zait. Idatzi-joera berria ekartia izango dala diozu, euskerarentzat. Ala izan dedillal Zure esan onek pixka bat baketu nau. Orixe esaten nuen neronek, ain zuzen ere, nere lengo eskutitzan: “gizon orrek onela jokatzen dan ezkero, bere arrazoiak izango ditu ortarako”.

Gañera, zuk, zure liburuetan, na¡ dezun moduaz izkiriatzeko ezkua dezu, jakiña.

Idazleari “margen de confianza” andi bat eman bear zaio, nere ustez, eta ez juzgatu bere obra ezagutu baiño len. Gero, berari lepo egin bear bazaio, lepo egiten zaio ta kitto.

Arrazoia dezu. H ta K ta C, ta kixkilkeri guzti oiek ez dute merezi gure denbora galtzea.

Baiñan, beste gai bat ba daukat ori baiño garrantzidunagoa, zurekin mintzatzekoa.

Adixkide jator ori: gizonetan argi ta garbi jardun bear da beti. Zure azkeneko idazkia “Bilboako erdal herritik” izenekoa, Egiguren gazteari jarria, etzait gustatu. Nere ustez, sofisma batzuek sartu dituzu, sail ortan bertan. (Barkatu, adixkidea, obe bearrez nabilkizu). Enaiz sartuko idazki onen buru-buztan guztietan, jakiña. Gauza bat besterik ez dizut aitatuko nere desakortea jakin arazteko.

Zure erderazko sonetoa ederra baiño ederragoa iduri zait. Bere ritmoa, bere soiñua, oso pollita da, benetan. Ez, berria, bere argumentoa, Zuk au diozu zure sonetan:

“La voz no dice nada, sólo chilla.

Es el pueblo de Uribe empobrecido;

acá y allá nacido.

Más allá de portales ve la villa.

Desarrapada Miravilla,

Neguri embrutecido.

Deusto adormecido,

Esto ya no es Vasconia; ya es Castilla”

Ez gizona, ez. Erri bat txiratua, lotua, zarpailla, astotua, gorria dalako, Castilla izango da? Nundlk atera dezu Castilla’ren iduri ori? Barkatu, baiñan zure silojismoa ezin onartu det. Castilla’ren aldetik nik protestatu bear det agerpen orren kontra.

Nik, erdi gaztelar naizen aldetik —nere aita zana alde ontara Burgos’etik etorri zan, ogei urte zituela, 1874 urtean— ezin permititu dizut orrela mintzatzen.

Begira, Gabriel adixkidea, zuk soberaz dakizun bezela, zu bizi zeran erria ezta Castilla, iñolaz ere, euskal kapitalismoak Euskalerri biotzean sortutako mostruo bat baizik.

Nahaste-borraste izugarri bat, arimarik gabeko gorputz bat da, zuk diozun erria.

An-emendik etorri diran jendeak bere lurra laja dute, betirako utzi, eta beste lurra baten billa etorri dira. Biarko egunean, beren seme-alabak euskaldunak sentituko dira, zortzi izenak euskaldunak dituzten askok baiño geiago. Eta guk, Euskalerri ontan orain bizi geranok, zer eskeintzen diegu, zer eskeiñi ahal diegu? Nai ta naiez lur berri bat, txoko berri bat, berotasun berri bat.

Nundik atera dezu, Aresti adixkidea, iñork jende orri euskera bertzaz eta indarrez erakutsi nai dionik? Orrelako gauza pentsatu ere, zeñek egin du?

Nik au esaten dizut. Kanpotar oien seme-alabak eunaka etorriko dira, eunaka, euskera ikastera, naiko euskal eskolak izango diran egunean.

Gizonak, gizon guztiak, lur baten amorea bear dute, zugaitzak ta plantak bezela. Lurrik gabe ezta egiazko bizirik. Biarko edo etziko egunean, jende orren semealabak, o¡uka eskatuko dute euskal kutsua.

Baldin jatorrizko euskaldunak ortaz ezpazitzaien mintzatzen, arriak ta odeiak mintzatuko zaizkie. Eta euskaltasun berri bat sartuko da bere biotzetan.

Nere ustez, Egiguren gaztea ain okerra etzebillen. Luzeatu naiz, gutun au bukatu bear det.

Agur, adixkidea. Ni gizon paketsua naiz, etzait gustatzen burrukaz ibiltzea. Esan dizudana ez txarretsi, faborez.

Agur. Beste bat arte.

Azken kritikak

Esker onak
Delphine De Vigan

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Enarak
Bernardo Atxaga

Irati Majuelo

Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor

Aritz Galarraga

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Joxe Aldasoro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Mikel Asurmendi

Odola kantari
Unai Elorriaga

Asier Urkiza

Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins

Nagore Fernandez

Eguna hasteko olerkiak
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Iraitz Urkulo

Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

Mikel Asurmendi

0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar

Maddi Galdos Areta

Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Aiora Sampedro

Artxiboa

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

Hedabideak