kritiken hemeroteka

8.791 kritika

« | »

Altzeta / Karlos Linazasoro / Alberdania, 1996

Euskal labela Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1996-07-27

Orriotan bertan, Linazasoro mintzagai izan nuen aurrekoan, bere Euriaren eskuak poemarioaz jarduteko izan zen. Poema haiek tristuraren eremu semantikoan mamituak daudela esan nuen memoriak huts egiten ez badit eta Udazkeneko karabana erratua hartan bezala patrikak nostalgiaz beterik zituen norbaitek idatziak zirela.

Nostalgia nabari daiteke Altzeta eleberri honen azken atalean ere, istorioaren narratzailea argazki-kamera eta koadernoa hartu eta talaiara igota, herrixkaren une latz haien notaritza-lanak egiten dabilenean. Altzetaren egoera berriari begira narratzaileak sentitzen duen nostalgia. Baina tristuraren eremu horretatik landa dabil, oro har, narrazio osoa. Bada nostalgiak ehotutako oroimenik eta narratzaileak iraganeko egoerak oroitzen ditu liburu osoan —lehenaldian xahutzen da testua—, baina erabat bestelakoa da gertaeren tonua.

Talaiara igota, Altzeta izan denaren eta Altzetak izan dituenen argazkia osatzen digu narratzaileak eta argazki hori, aipamena merezi duen kalitatekoa, da eleberria osoa. Esan beharko genuke, argazki ezaguna dela gure literaturan: nekazaritza giroko Euskal Herriko herrixkaren bateko gora-beherak agertzen dituena lerroen koloreetan. Baina nekazaritza giroko gainontzeko euskal herrisken ezaugarri berberak izan arren, beste herrixka bat da Altzeta ere. Ezagutzea merezi duen beste bat gehiago. Eta ez diogu gure literaturaren geografia ezagutzeari uko egingo.

Irakurleari ere ez zaio damutuko Altzetara hurbiltzea. Lehen orrialdean bertan aurkezten da herrixkaren oreka hautsiko duen gertaera eta, neurri handi batean, istorioaren ardatza izango dena. Herritik duela urte asko aldegin zuten Pokabistakoek Afrika aldera, urre beltzaren bila. Orain, urrearekin ez, baina senar eta haurrak beltzak dituena, itzuliko da aldegin zuen bikotearen alaba. Mohammeden ahalmen bereziek eta hark Afrikatik ekarritako zoologikoak hankaz gora jarriko dute Altzetako bizimodu lasaia, eta hortik aurrerakoak atseginez irakur daitezke: Don Justino maisua, Goiko-Bentako señoritak, guardia zibilak, eskiatzaileak eta Lizardi bera ere tartean direla. Tarteka, algararik ere sortzen dute Linazasororen ateraldi biribilek, eta ateraldi berrien bila, atseginez bultzatzen irakurlea narrazioan barrena.

Esan dugu lekua ez dela inondik ere argazki berri bat ateratzekoa. Hala ere, Altzeta izeneko azken argazki honek kolore eta egoera atseginak aurkezten dizkio irakurleari eta, benetan, euskal labela daraman argazki ona lortu du Linazasorok. Hurrengoaren zain gustura gelditzeko modukoa.

Azken kritikak

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak