kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Izaina / Jokin Urain / Amnistiaren Aldeko Batzordea, 1990

Ilunpearen deskribapena, gorrotoaren gorazarrea Gerardo Markuleta / Euskaldunon Egunkaria, 1991-04-06

Amnistiaren Aldeko Batzordeak argitara emana, Laura Mintegi inefablearen zutabea kontrazalean, Fernando Arburua neretzat ezezagunaren aitzin-solasa, sinatu gabeko aurkezpena; ezaugarri eta testu guzti hauek kontestualizatu egiten dute literatur lana bera. Testimonio gisara aurkezten zaigu, berezitasun hori azpimarratu guran, egun Euskal Herrian egiten den literatur lan ia orori aurre eman nahian edo. Eta ene ustetan, testua borroka zehatz batean txertatu gura horrek —egilearena berarena ere baden nahia— min egiten dio nobelak duen komunikatzeko ahalmenari, murriztuz eta estutuz, ezinbestez. Eta ez bakarrik irakurlego potentziala txikitu egiten duelako honela presentatzeak, ez; literatur ahalegina, berez eta izatez, indibiduala eta pertsonala behar duena, gure herrian hain sakon errotua eta hain kaltegarri suertatzen zaigun taldekerian erortzen delako baizik, esloganaren pean, oihuaren azpian, jendea bi multzo elkarrenganaezinetan banatzen saiatzen den indarra. Erdarazko itzulpenak —gaztelerazkoa batez ere— eskatzen ditu nobelak, nahiz eta badakidan ez dela honela egingo, helburua ez bait da (itxura denez) mezua zabaltzea, borroka baten azken arrazoiak ezagutzera ematea, norberaren planteamenduak garbira pasatzea eta galderak eta bide berriak zabaltzea. Xedea, aitzitik, bestelakoa bide da: sinismenean daudenei argudio berriak eskaintzea, gorrotoaren aurrean gorrotoa aldarrikatzea, itsu-itsuan itsu batek itsu pila ilunpean barna gidatzea.

Argitalpena txukuna da, nahiz erabilitako papera, eta testua zaindua dago, azken bolada honetan eskergarria gertatzen dena. Nobela bera zenbatu gabeko kapitulu motzetan dago banatua, puntu eta bereizik bat ere gabe. Narrazioa geldoa da, deskribapen ilun gogor mikatzez josia, alegia edo exenplu didaktikoez hornitua. Prosa trinkoan, esaldi motz eta luzeen arteko oreka mantenduz, adizki sintetiko gehitxo nere gustorako; bi hitzetan esateko: ongi idatzia. Prosa ahalkorra, obsesiboa, geldoa.

Kezkagarria da gorrotoaren gorazarrea ezinbesteko diskurtsoa duen edozein giza-mugimendu eta zabaltzen ari bide da (ikus, adibidez, Amurizaren testuak, Anje Duhalderen azken diskoan). Irteerarik gabeko tunela?

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak