« Tituluak dioena | Bizitza aldatuz »
Ez balego beste mundurik / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2000
Hemengo beste munduak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-12-23
Karlos Linazasoro idazlea da, ezer baino lehen; hobe esanda, ezeren aurretik da idazle. Egunkarietan idazten du; etxean idazten du, orduak eta orduak kenduz etxeko bestelako zereginei; tabernetan idazten du; geltokietan, trenetan, autobusetan, hegazkinetan. Beti ari da zerbait idazten: poesia ez denean prosa; ipuina ez denean poemaren bat, elkarrizketaren bat, artikuluren bat. Idazle gutxi dago Karlos Linazasorok duen idazteko pultsioa dutenak; ez ditut nik asko ezagutzen behintzat. Ez da, bestalde, generoko idazle; ez da eleberrigde soil, baina idatziak ditut eleberri bat edo beste; ez da poeta soil, baina esango nuke poema ederrak idatziak dituela, liburu gogoangarriak; ez da ipuingile soil, baina ipuingintzan aurkitu du aspaldion bere tokia, bere eguzkipeko itzalgunea. Linazasororenean dena da bat, poesia eta prosa, ipuina, poema eta artikulua ere bai. Iturri bera dute guztiek, eta ibaira bidean doazen ibaien antzera espazio antzekoak zeharkatzen dituzte: aintzirak sortuz lauean, poesiatoki alegia. Poeta baita azken finean Linazasoro.
Liburu honetan hamazortzi ipuin bildu ditu. Batzuk laburrak dira, oso laburrak esango nuke. Beste batzuk, Oinazeak orduak luze ditu, esaterako, liburuko onena, gehiago du narraziotik, edo eleberritik, ipuinetik baino. Ipuin laburrei dagokienez, denek dute halako atmosfera misteriotsu bat, oso berezia eta oso propioa, oso idazlearena. Kafka berpiztua balitz bezala, hasieratik sumatzen dugu hitzez haratago joateko antsia, hitz bestez egiteko saioa. Hasiera indartsua baitute ipuinok. Baina nago ez duela bukaerekin asmatu beti, ez duela bukaerak ipuina biribiltzen beti. Hala ere, ipuin asko, beren laburrean, aspaldi irakurri ditudan onenak dira.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi