kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Edo zu edo ni / Ixiar Rozas / Erein, 2000

Denboraren indarra Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-12-16

Ixiar Rozasen lehen eleberria dugu. Ausarta bat egituraz nola gaiaz; hala esango nuke behintzat. Lehenari dagokionez, egituran alegia, ez da lineala, ezta zirkularra ere: Ez du zerikusirik kanpoko denborarekin, erlojuaz neurtzen den horrekin, erlojuak bizi dela sinestarazten digunarekin hain zuzen. Beste denbora klase bat da, barnekoa oso, intimoa, baina ez da poetek adierazten duten hori, ez da bihotz taupadek ahalbideratzen duten hori, ez da sentimenduek iristen duten hori. Beste denbora klase bat da, hemen, munduan dagoena, baina era berean mundutik desagertzen dena. Izan ere, batzuetan denbora hori, nobelako denbora, denbora eza baita. Da eta ez da. Nola adierazi?

Denborarena da niri gehien gustatzen zaidana nobelan. Pertsonaiaren indarra eta kemena ahazteke. Graciana Barrenetxea (G.B), emakume adinean sartuxea, bere bizitzaz baste egin beharrean, bere bizitza aldatzea erabakitzen du. Edo zu edo ni, non besterik ez da finean, norberak erabakien aurrean norberaren interesak eta desioak zaindu behar dituela baino. Nobela, bestalde, detaile txikiz josita dago, fantasia txikiz, misterio txikiz, barne deskripzio txikiz, politak batzuk. Esan daiteke nobelaren idazketak, zeharbidez gehienetan, errealitate lainotsuetara eramaten gaituela, esaten dena gertatzen dela, errealitatea eta ametsa, edo irudipena behintzat, biak bat direla adierazi nahian edo. Horregatik ematen du behin eta berriro ari zaigula historia bera errepikatzen, edo historia bera agertzen zaigula kamara motelean bezala, alde guztietatik inongo arazorik gabe harrapa dezagun.

Horrek noski, erritmo motela ematen dio testuari. Horri erantsi behar zaio testuaren nolabaiteko hoztasuna, propia bilatua, eta ez beti merezia.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak