« Herria eta hiria | Mac Guffin eta beste istorioen inguruan »
Hontzaren orduak / Jesus Maria Olaizola Txiliku / Elkarlanean, 1999
Heriotz-aldarri Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-04-17
Lau ipuinez osatua dator liburua: “Hontzaren orduak”, “Adur gaiztoa”, “Bentara noa, bentatik nator”, “Hontza uluka”. Anjel Lertxundiren hitzaurrea dakar, baina ez da ipuin. Txilikuren honetako azken ipuinean daude, nik uste, liburua ulertzeko lagungarri duten zenbait ezaugarri. Hilketa odoltsu bat suertatu da eta epaileak itaunketa egiten die bere iritzian susmagarri direnei. Guztiek aipatzen dute hilketa egunean entzun zutela hontza uluka. Irakur dezagun: “Gure amama zenak esaten zuen hiru bisitarik izutu behar dutela lrstau baten bihotza: pinpirin beltzak, txakurraren gaueko intziriak eta hintzaren uluak”.
Hontzaren uluak norbaiten heriotza iragartzen du. Sineskeria zaharra da, gaur egun inork gutxik (edo inork ere ez) sinestuko duena. Hala ere, hau ez da sineskeriei buruzko liburua. Liburuko pertsonaiak hiritarrak dira gehienak (hiritarra da Gipuzkoako biztanlea), baina erroak mendian edo baserrian dituzte ia denek. Mugako jendea da, hiritartasunaren pentsakera erabat onartu ez duena. Iraganetik gordetzen dituzte ohitura atabikoak: ehiza esaterako. (Lau ipuinetatik bik ehiza-kontua dakarte.) Ez dut ehizaren esanahi psikologiko eta sozialaz hitz egingo, horretarako nirea baino iritzi kualifikatuagorik asko baitago bazterretan. Esango dut, hori bai, liburua bera dela hontzaren ulua halakoa: norbaiten heriotza iragartzen du. Uluak ematen dio doinua liburuari.
Izan ere, hilketa batez amaitzen da liburuko ipuin bakoitza. Ez dira guztiak odol hotzean eragindako hilketak, baina hilketa dira. Patuak ere bere lana egiten baitu. Umorerik ez da falta, eta hizkuntza bera da askotan umore horren zurkaitz. Asmatu egin du idazleak hizkerarekin. Bizia da eta atsegina.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi