kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Kantuaren ordaiñez / Manuel Lasarte / Auspoa, 1997

Iraganari tiraka Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-11-01

Manuel Lasartek lehen baino sarriago idazten du gaur. Egunkarietan eta ikusiko dugu haren izena, testu baten azpian. Horrek asko esan nahi du, idazteko gogoa duela bateko, eta idazteko moduan dagoela, besteko, osasunez ondo jantzita, alegia. Izan ere, gaixorik egonik, nekez idatziko da idatzi nahi dena. Bestalde, Lasartek idazten dituenak bizitzako atalak dira, bere oroimenaren haritik tiraka ateratakoak. Oroimenaren idazle dela esango nuke, pasatako denboraren azpildurak azpikoz gora jartzen dituena, eta horrela Lasarteren bizitzaz jakiteaz gain, Lasarteren laguneneaz ere jabetxzen gara. Zer esan ordea, Lasarteren idazkerari buruz? Antonio Zavalak hitzaurrean hauxe dakar: “Joskera gizona dala esan oi da. Lasarterekin beintzat orixe gertatzen da. Aren bertsogintzak zituan doaiak erreztasuna, dotoretasuna eta egokitasuna baldin baziran, oietxek berak azaltzen ditu beraren prosak”.

Lasartek hitz egiten duen bezala idazten duela esan nahiko du akaso Antonio Zavalak. Zaila dirudi horrek, nekez idazten baitugu hitz egiten dugun bezala. bertsotan egiten zuen bezala idazten duela esatea zuzenagoa delakoan nago. Bertsotarako hizkuntza landua baita oso, eta Lasarterena landua ez ezik, elegantea ere bai. dena dela, harrigarri bada ere, Lasarteren idazketa modua entzutetik dator gehiago, irakurtzetik baino. Berak aitortzen du, liburu honetan ez bada besteren batean, gutxi irakurtzen duen gizona dela. Hala ere, ikusirik zein den bere erraztasuna idazteko kontuetan, pentsatzekoa da noraino iritsiko zen gehixeago irakurri izan balu. Nire pentsamentuak dira. Beharbada, okerrerako izango litzateke.

Esan dut zertaz idazten duen Lasartez, bere iraganaz. Bertsotan aritutakoan, herriz herri ibiltzen zen garaiko pasarte, pasadizo eta istorioak dakarzkigu, tentuz kontatuak, inorentzat mingarri gerta ez daitezen, nahiz eta istorioak berez diren gozoak eta kalterik gabeak. Kontu asko dakartza liburuak, hori ere esan behar, atal txikiak baina ugariak baitira liburua osatzen dutenak. Egunkariko artikuluen tankera dute, eta batzuetan badirudi libururako propio idatziak direla. Saiatu da Lasarte umorearen gatz eta piparra botatzen idatzitakoari, eta noiz edo noiz lortu duela esan behar, kontatzen dituen pasadizoak berez baitira, barregarriak ez bada, irribarre xume bat egitera behartzen duten horietakoak.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak